Marko Fulvio Nobilior
Marko Fulvio Nobilior (latinez: Marcus Fulvius Nobilior), K.a. II. mendeko erromatar jeneral bat izan zen.
Marko Fulvio Nobilior | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 189 - K.a. 189
| |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, ? | ||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||
Heriotza | ezezaguna, ? (2248/2249 urte) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | ezezaguna | ||||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna ezezaguna | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||
Leinua | Fulvii Nobiliores (en) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
- Artikulu hau jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko (argipena)».
Pretorea izan zen Hispanian K.a. 193an. K.a. 189an, kontsul izendatua izan zen eta Greziara bidali zuten, non Etoliar Ligaren boterea suntsitu zuen. Kanpaina honetarako Ennio olerkaria eraman zuen berarekin, bere loriaren lekuko bihurtu nahi baitzuen. Anbrazia hiria setiatu eta hartu zuen; biztanleek arpilatzetik libratu zuten, urrezko koroa bat jasotzearen truke. Erromara itzuli zenean, erromatar garaipen bat ospatu zuen, erakutsitako garaikurren handitasunagatik nabarmen daitekeena.
Lehen aldiz, militar batek berarentzat aldarrikatzen ditu lehen Errepublikarentzako soilik ziren ohoreak, aipaturiko urrezko koroa kasu. Arrazoi honegatik, Katon Maiorrek aurka egin zion Nobiliorri, Anbrazia hartzean erromatar jeneral gisa zuen duintasuna konprometitzea leporatuz.
Marko Emilio Lepidorekin zentsore izendatua izan zen, eta Erroman lan publiko ugari abian jarri zituzten: plaza berriak, azokak, arkupeak eta akueduktu bat, besteak beste. Herkules Musarumen tenplua zaharberritu zuen Flaminio zirkuan. Foroko lehen basiliketako bat eraiki zuen, beranduago Emilia Basilika izenaz ezagutuko zena. Greziar kulturaren zale sutsu bezala, honen maisu lanetako asko sartu zituen Erroman.
Marko Fulvio Nobilior, K.a. 255ean kontsul izan zen Servio Fulvio Petino Nobiliorren biloba zen, eta kontsul kargua bete zuten bi seme izan zituen: Marko Fulvio Nobilior eta Kinto Fulvio Nobilior.
Aurrekoa Luzio Kornelio Eszipion Asiarra eta Gaio Laelio |
Erromatar kontsula Gneo Manlio Vulsorekin K.a. 189 |
Ondorengoa Gaio Livio Salinator eta Marko Valerio Mesala |