Marketin nahasketa
Marketin mix (ingelesez: marketing mix) —nahasketa komertziala eta mix komertziala izenez ere ezaguna— enpresaren helburuak betetzearren marketineko arduradunak erabiltzen dituen tresna edo aldagaiak dira. Marketin estrategiak dira, edo marketin ahaleginak, eta marketin planean (plan operatiboa) barneratu behar dira. Enpresak estrategia hori erabili ohi du bezero gehiago lortu nahi duenean.
Jatorria
Marketin mix kontzeptua Neil Borden-ek garatu zuen 1950. urtean, honek 12 elementu zerrendatu zituen, marketin arduradunen zeregin eta kezkak jasotzen zituena. Zerrenda hau laburtua izan zen lau elementu klasikoetan edo 4 P-ak:
- Product= Produktua: ezaugarriak, kalitatea, aukera, marka izena, ontzia/enbalajea eta zerbitzuak besteak beste.
- Place= Banaketa: kanalak, estaldura, kokagunea eta logistika.
- Promotion= Komunikazioa: publizitatea, salmenta pertsonala, salmenta sustapena eta harreman publikoak.
- Price= Prezioa: prezio zerrenda, deskontuak eta ordaintzeko baldintzak.
Lau aldagai hauen artean koherentzia egotea beharrezkoa da.
Lau atal hauek nahitaezkoak dira marketing plan bat gauzatzeko. Lehenik eta behin, salduko den produktua landu eta tratatuko da, ondoren produktuaren arabera, zein tokitara banatuko den erabakiko da. Salduko den toki horietan, zer nolako komunikazioa izango duen ere garrantzitsua da. Ondorioz, gure produktuaren inguruan salduko diren produktuen komunikazioak eta prezioak begiratu beharko dira, prezio erakargarri bat jarri ahal izateko. Aipatzekoa da, gure produktua ezaguna baldin bada edo merkatuan arrakasta handia baldin badu, nahiz eta beste produktuek baino prezio altuagoa izan, erraz salduko dela.