Mark Spitz

Mark Spitz (Modesto, 1950eko otsailaren 10a) estatubatuar igerilari ohia da. Urrezko zazpi domina irabazi zituen Municheko Olinpiar Jokoetan, Alemanian, 1972an. Zortzi urterekin hasi zen igeriketa-probetan parte hartzen, familia Sacramentora bizitzera joan zenean. Santa Clarako igeriketa klubeko igerilari azkarrena zen 1964an, eta 1967an bere lehen munduko errekorra hautsi zuen 400 metro askeetan, eta 100 eta 200 metro tximeletan. 1968an, Mexikoko Olinpiar Jokoetan, banakako hiru probetarako eta txandakako beste hainbestetarako sailkatu zen, baina bere ahalmenen azpitik aritu zen: bigarren geratu zen 100 metro tximeletan eta hirugarren 100 metro askean. Txandakako taldearekin, baina, urrezko domina bi irabazi zituen. 1968ko Olinpiar Jokoen ondoren, Indiako Unibertsitatean sartu zen, Jim Counsilmanen esanetara. National Collegiate Athletic Associationeko eta Amateur Athletic Unioneko txapelketa asko irabazi zituen. 1972an 200 metro tximeletako munduko errekorra hautsi zuen Olinpiar Jokoen aurreko probetan. Municheko Olinpiar Jokoetan zazpi probetan parte hartu zuen, eta zazpietan urrezko domina irabazi zuen. Olinpiar Joko batzuetan inoiz irabazi den domina kopururik handiena izan da hori. 100 eta 200 metro tximeletako errekorrak hautsi zituen, eta 200 metro askeetakoa ere bai. Errekorra hautsi zuen halaber 4 x 100 metro askeetan. 1972an erretiratu zen, munduko 32 errekor eta Estatu Batuetako 38 hautsi ondoren. Gaur egun Los Angelesen bizi da bere emaztea (Suzy Weiner) eta bere bi semeekin: Matthew eta Justin.

Mark Spitz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMark Andrew Spitz
JaiotzaModesto (Kalifornia), 1950eko otsailaren 10a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaIndianako Unibertsitatea Bloomingtonen
Santa Clara High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Altuera1,83 metro
Jasotako sariak

markspitzusa.com
IMDB: nm0819156 Facebook: markspitzusa Twitter: markspitzusa Instagram: markspitzusa Olympic.org: mark-spitz Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mark Spitz Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.