Mark Lee

Mark Lee (Vancouver, 1999ko abuztuaren 2a) Kanadako rapero, abeslari, dantzari eta musikagile korearra da. Gaur egun Seulen, Hego Korean bizi da. Debut ofiziala 2016ko apirilaren 6an egin zuen, soilik 16 urterekin. NCT K-pop taldeko kidea da, eta taldearen barruan baita NCT U eta NCT 127 azpiunitatetako kidea ere. 2018an NCT Dream taldetik graduatu zen arren, taldera berriz itzuli da. Horrez gain, 2019an SM Entertainmentek sortutako SuperM supertaldeko kidea ere bada.

Mark Lee

Bizitza
JaiotzaToronto, 1999ko abuztuaren 2a (24 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaSchool of Performing Arts Seoul (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
koreera
Jarduerak
Jarduerakraperoa eta musikagilea
KidetzaNCT (en) Itzuli
NCT U (en) Itzuli
NCT 127 (en) Itzuli
SuperM
NCT Dream
Genero artistikoaK-popa
Ahots motatenorra
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSM Entertainment (en) Itzuli

Instagram: onyourm__ark Spotify: 70DFixYAFPv4Pf9kgSfR9O iTunes: 1256529606 Musicbrainz: 1d673024-a339-4b97-9f41-52cdc47498c6 Discogs: 6954097 Deezer: 83026 Edit the value on Wikidata

Haurtzaroa eta bestelako datuak

Mark 1999ko abuztuaren 2an jaio zen Toronton eta bertan bizi izan zen 7 urtera arte. Ondoren, Queens, New Yorkera joan zen eta Clearview Gardens eskolan ikasi zuen. Gutxi gorabehera 12 urterekin Kanadara itzuli zen, baina Vancouverrera. 15 urte inguru zituelarik Koreara joan zen bizitzera.[1]

Anaia zaharrago bat du eta izugarri gustatzen zaio angurria. Bere esaldirik ospetsuena "that's a long ass ride" da.

Ibilbide profesionala

2013–2015: SM Rookies

2013ko abenduan, SM Entertainmentek iragarri zuen Mark SM Rookies taldeko kide zela.[2]

2014an, Exo 90:2014 izeneko errealitate programan azaldu zen, SM Rookies proiektuko beste kide batzuekin batera. Bertan, abestu, dantzatu eta 90ko hamarkadako K-pop bideoklipak imitatu zituzten.[3]

2015ean, Disney Channel Koreako The Mickey Mouse Club saioan azaldu zen, SM Rookies proiektuko beste kide batzuekin batera. Saioa 2015eko abenduaren 17an igorri zen eta Super Junior taldeko Leeteuk-ek aurkeztu zuen.[4]

2016–gaur egun: NCT eta bakarkako lana

2016ko apirilean, SM Entertainmentek baieztatu zuen Markek NCT taldearen lehen azpiunitatean egingo zuela debuta, SM Rookies proiektuko beste 4 kiderekin batera: Taeyong, Doyoung, Ten eta Jaehyun. Hala, NCT Uk apirilaren 9an egin zuen debuta The 7th Sense single digitalarekin. Abestiaren letra idazten langundu zuten Markek eta Taeyongek.[5]

2016ko uztailean, SMek adierazi zuen Mark NCT taldearen bigarren azpiunitateko kide izango zela, Taeyong, Taeil, Yuta, Jaehyun, Winwin eta Haechan-ekin batera. NCT 127k 2016ko uztailaren 10ean egin zuen debut ofiziala Fire Truck abestia eta NCT #127 mini diskoarekin. Fire Truck eta Once Again abestiak idazten lagundu zuen Markek.[6]

2016ko abuztuan, SMek baieztatu zuen Mark NCT taldearen hirugarren azpiunitateko kide izango zela, Renjun, Jeno, Haechan, Jaemin, Chenle eta Jisung-ekin batera. NCT Dreamek 2016ko abuztuaren 24an egin zuen debut ofizila, Chewing Gum single digitalarekin.

2016ko irailean, Markek Henry Lau abeslariaren What to Do abestian hartu zuen parte. Abestia KBS kateko Sweet Stranger and Me dramako soinu-banda ofiziala izan zen.[7] Abesti horrek markatzen du Marken bakarkako lanaren hasiera.

2017ko urtarrilean, High School Rapper izeneko hip hop telebista programan azaldu zen, Mnet katean.[8] Finaleraino iritsi eta Red Velvet taldeko Seulgirekin batera Drop abestu zuen. Azkenean, 7. gelditu zen.[9] Hilabete berean, NCT 127k Limitless mini diskoa atera, eta Markek Good Thing, Baby Don't Like It eta Angel abestiak idazten lagundu zuen.[10]

2017ko otsailean, NCT Dreamek My First and Last single digitala atera, eta Markek abestiaren sorkuntzan parte hartu zuen.

2017ko martxoan, KBS2 kateko Music Bank programan hasi zen lanean lehenengo aldiz MC berezi moduan. Hilabete berean, NCT Dreamen Trigger The Fever idatzi eta 2017ko Munduko Sub-20 Futbol Txapelketako abestia bihurtu zen.

2017ko ekainean, NCT 127k Cherry Bomb mini diskoa atera, eta Markek Cherry Bomb, Running 2 U, 0 Mile, Whiplash eta Summer 127 abestiak idazten lagundu zuen.[11] Hilabete berean, SBSko Inkigayo programan azaldu zen MC berezi moduan.[12]

2017ko uztailaren 7an, Markek eta EXO taldeko Xiumin-ek Young & Free abestia aurkeztu zuten. Singlea SM Station proiektuaren zati izan zen.[13] Uztailaren 17an, NCT Dreamek We Young mini diskoa atera eta Markek La La Love, Walk You Home eta My Page abestietan hartu zuen parte. [14] Hilabete berean, Mark SM eta Mystic Entertainmenten Snowball Project izeneko telebista saio berrian azaldu zen. Saio horretarako, Park Jae-jung abeslariarekin batera Lemonade Love abestia aurkeztu zuen, uztailaren 21ean. Abestia Henry Lauk eta Yoon Jong-shin-ek ekoiztu zuten eta SM Station proiektuaren parte izan zen. [15]

2018ko otsailean, Show! Music Core programako MC nagusi izendatu zuten, Mina eta Ong Seongwu abeslariekin batera. Programa 2019an utzi zuen, NCT 127ren jarduerekin jarraitzeko.[16]

2018ko martxoaren 14an, NCTk lehen disko osoa aurkeztu zuen, NCT 2018 Empathy deriturikoa. Markek Boss, Go, Yestoday eta Black on Black abestien sorkuntzan parte hartu zuen.[17]

2018ko maiatzean, MBC katearen It's Dangerous Beyond The Blankets errealitate programaren 2. denboraldian azaldu zen.[18]

2018ko abuztuan, SM Entertainmentek jakinarazi zuen Mark NCT Dreametik graduatuko zela. NCT Dreami eskerrak emateko Dear Dream abestiaren letra idazten lagundu zuen. Abestia We Go Up mini diskoan sartu zuten. Horrez gain, We Go Up, Beautiful Time eta Drippin' abestietan ere hartu zuen parte.[19]

2018ko urriaren 18an, Red Velvet taldeko Joyrekin batera Dream Me abestia atera, eta hori KBS kateko The Ghost Detective dramaren soinu banda izan zen. Hilabete bereko 22an, NCT 127k lehen disko osoa aurkeztu zuen, Regular-Irregular. Markek City 127, Regular, My Van eta Come Back abestien letrak idazten lagundu zuen.[20]

2018ko azaroaren 23an, NCT 127k disko osoaren berridizioa atera zuen, Regulate izenekoa. Markek Welcome To My Playground abestiaren letra sortzen lagundu zuen.

2018ko abenduaren 31an, NCT Dreametik graduatutako lehen kidea bihurtu zen.[21]

2019ko abuztuaren 7an, SM Entertainmentek adierazi zuen Capitol Recordsekin batera lan egin eta "super K-pop talde" bat sortuko zuela; gainera Mark proiektuaren zati izango zela ere jakinarazi zuen. Taldeak SuperM du izena eta haien interes nagusia merkatu amerikarrera sartzea da; horregatik promozionatzen dute gehienbat AEBn. Lehen mini diskoa urriaren 4an aurkeztu zuten, Jopping abestiarekin.[22]

2020ko martxoaren 6an, NCT 127k Neo Zone diskoa kaleratu zuen. Markek MAD DOG eta Love Song abestiak idazten lagundu zuen.

2020ko apirilean, SM Entertainmentek jakinarazi zuen NCT Dreamen sistema aldatuko zutela. Hasiera batean, taldeak graduazio sistema zuen, eta horri jarraiki kideek 18 urte betetzean graduatu eta taldea utzi beharko zuten. Hala ere, sistema aldatzeko erabakia hartu eta Mark taldera itzuliko zela adierazi zuen diskoetxeak.[23]

Diskografia

Izenburua Urtea Musika plataformetan postu onena Salmentak Diskoa
KOR TX
Alibaba
TX
Billboard
AEB


World

Artisat nagusi moduan
«두고가 (Drop)»
(Seulgirekin)
2017 93
  • KOR: 46 443+
Highschool Rapper Final
Kolaborazioak
«Young & Free»
(Xiuminekin)
31146
  • KOR: 72,133+
«Lemonade Love»
(Parc Jae-jungekin)
17
Soinu-bandak
«니 맘에 들어갈래
(What To Do)»
(Henryrekin)
2016
Sweet Stranger and Me OST
«나라는 꿈 (Dream Me)»
(Joyrekin)
2018 The Ghost Detective OST Part 6
«Baby Only You» (Doyoung eta Mark) 2019 The Tale of Nokdu

Konposizioak

Singlea
Promoziorako siglea
Abestia Urtea Diskoa Artista(k) Letra
Norekin
«0 Mile» 2017 NCT #127 Cherry Bomb NCT 127 Lee Tae-yong, Jo Yoon-kyung, Jo Jin-joo, Choi So-young (JF), Park Yong-joon (JF)
«Angel» 2017 NCT #127 Limitless NCT 127 Mr. Cho, Lee Tae-yong
«Baby Don't Like It
(나쁜 짓)»
2017 NCT #127 Limitless NCT 127 Lee Tae-yong, G.Soul
«Beautiful Time
(너와 나)»
2018 We Go Up NCT Dream Seo Ji-eum, Kim In-ha
«Black on Black» 2018 NCT 2018 Empathy NCT 2018 MINOS, Lee Tae-yong, Deez
«Boss» 2018 NCT 2018 Empathy NCT U Woo Tan, Yoo Young-jin, Lee Tae-yong
«Cherry Bomb» 2017 NCT #127 Cherry Bomb NCT 127 Lee Tae-yong, Deepflow, Lim Jung-hyo, Oh Min-joo
«City 127 (지금 우리)» 2018 Regular-Irregular NCT 127 JQ, Moon Hee-yeon, Lee Tae-yong
«Come Back (악몽)» 2018 Regular-Irregular NCT 127 Bong Eunyoung, Ryu Dasom, Mark Lee}
«Cherry Bomb»
(Performance Ver.)
2017 NCT #127 Cherry Bomb NCT 127 Lee Tae-yong, Deepflow, Lim Jung-hyo, Oh Min-joo
«Chewing Gum» 2016 The First NCT Dream Jo Yoon-kyung, Moon Seol-ri, Jung Min-ji
«Dear Dream» 2018 We Go Up NCT Dream Lee Je-no, Na Jae-min, Park Ji-sung, Song Kae-leos
«Drippin'» 2018 We Go Up NCT Dream January 8th
«Drop (두고가)» 2017 Highschool Rapper FINAL Mark, Seulgi Seo Chul-goo, Le'mon, Ron
«Fire Truck (소방차)» 2016 NCT #127 NCT 127 Lee Tae-yong, Jung Jae-hyun, Lee Seu-ran
«Go» 2018 NCT 2018 Empathy NCT Dream Hwang Yoo-bin, Ji Ye-won
«Good Thing» 2017 NCT #127 Limitless NCT 127 JQ, Hwang Ji-won, Lee Tae-yong
«La La Love» 2017 We Young NCT Dream Shin Annes
«Lemonade Love» 2017
Mark, Parc Jae-jung Yoon Jong-shin, Henry Lau, Parc Jae-jung
«Mad City» 2016 NCT #127 NCT 127 Lee Tae-yong, Double Dragon
«My First and Last
(마지막 첫사랑)»
2017 The First NCT Dream Jeon Kan-di
«My Page» 2017 We Young NCT Dream Min Yeon-jae
«My Van (내 Van)» 2018 Regular-Irregular NCT 127 Lee Tae-yong, Kim Dong-hyun
«Regular»
(English Ver.)
2018 Regular-Irregular NCT 127 Wilbart 'Vedo' McCoy III, Lee Tae-yong
«Regular»
(Korean Ver.)
2018 Regular-Irregular NCT 127 Coogie, Tommy $trate, Lee Tae-yong
«Running 2 U» 2017 NCT #127 Cherry Bomb NCT 127 Lee Tae-yong, JQ, Kim Jin
«Summer 127» 2017 NCT #127 Cherry Bomb NCT 127 Lee Tae-yong, Sun (Joombas), Bae Min-soo (Joombas), seizetheday (Joombas), CiaNo (Joombas), Kim In-hyung
«The 7th Sense
(일곱 번째 감각)»
2016 NCT 2018 Empathy NCT U January 8th, Kim Dong-hyun, Cho Jin-joo, Lee Tae-yong
«Trigger The Fever» 2017 We Young NCT Dream 100% Seo-jung, Hwang Ji-won
«Walk you home
(같은 시간 같은 자리)»
2017 We Young NCT Dream Seo Ji-eum
«We Go Up» 2018 We Go Up NCT Dream Kenzie
«Welcome To My Playground» 2018 Regulate NCT 127 Seo Ji-eumm, Ra.D, Brother Su, Lee Tae-yong
«Whiplash» 2017 NCT #127 Cherry Bomb NCT 127 Lee Tae-yong, JQ, O Neu Lu, Xit Suh
«Yestoday» 2018 NCT 2018 Empathy NCT U Jung Joo-hee, Mark Lee, Steven Lee, Park Jin-joo
«Yestoday»
(Extended Ver.)
2018 NCT 2018 Empathy NCT U Jung Joo-hee, Mark Lee, Steven Lee, Park Jin-joo
«Young & Free» 2017
Mark, Xiumin Jo Yoon-kyung

Filmografia

Telebista programak

Urtea Izenburua Katea Oharrak
2014 EXO 90:2014 Mnet
2015 The Mickey Mouse Club Disney Channel
2017 High School Rapper Mnet Lehiakidea
Snowball Project
2018 Show! Music Core MBC Aurkezlea
It's Dangerous Beyond the Blankets 2. denboraldiako, 8-10 atalak

Bideoklipak

Izenburua Urtea
«Young & Free» (Xiuminekin) 2017
«Lemonade Love»(Park Jae-jungekin)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) 젤리. (2018T23:03). [https://twitter.com/jelleemark/status/1012215001958895618?lang=eu «So Mark Lee -Born in Toronto, Canada and lived there until 7 years old -move to Queens New York in 7yo untill 12yo (attended Clearview Elementary School) -moved in 5th grade, (12yo to 15yo) to Coquitlam, Vancouver Canada -transfer school in 8th grade n live in Korea until now»] @jelleemark (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  2. «'SM루키즈' 마크·지성·한솔 전격공개, 안무가 토니테스타 극찬» mydaily.co.kr 2013-12-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  3. (Koreeraz) OSEN. (2014-10-04). «[어저께TV ‘엑소902014’ K팝 시험, 90 반갑고 2014 새롭고»] mosen.mt.co.kr (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  4. «디즈니채널, 한국판 ‘미키마우스클럽’ 제작 ‘SM 루키즈 출연’» TV리포트 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  5. «NCT U confirms lineup, set to unveil singles ‘The 7th Sense,’ ‘Without You’» kpopherald.koreaherald.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  6. (Koreeraz) POP, 헤럴드. (2016-07-10). «NCT 127 전곡 음원 공개, 보너스트랙까지 총 7곡 수록» pop.heraldcorp.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  7. (Ingelesez) «Henry And NCT’s Mark Plus Kim Jong Kook To Sing OST For “The Man Living In Our House”» Soompi 1477303366 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  8. (Ingelesez) «NCT’s Mark To Audition For Mnet’s New Hip Hop Show “High School Rapper”» Soompi 1483942679 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  9. (Ingelesez) «Watch: “High School Rapper” Reveals Final Winner And Performances With Special Guests» Soompi 1491025156 (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  10. (Koreeraz) «네이버 뮤직 :: 無限的我 (무한적아;Limitless) / NCT 127» music.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  11. (Koreeraz) «NCT127 “‘체리밤’, 보는 음악 선두주자될 수 있는 곡” 자신감» entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  12. «G-Dragon wins #1 in 'Inkigayo' + performances by Seventeen, ASTRO, NCT 127, and more» allkpop (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  13. (Koreeraz) «엑소 시우민·NCT 마크, 'SM스테이션'으로 스페셜 듀오 결성» entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  14. (Koreeraz) «네이버 뮤직 :: We Young - The 1st Mini Album - NCT DREAM» music.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  15. (Koreeraz) «“눈덩이 출격”...박재정X마크, ‘레모네이드 러브’ 오늘(21일) 발표» n.news.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  16. (Koreeraz) «옹성우·미나·마크, '음악중심' 新 MC 발탁 [공식»] entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  17. (Koreeraz) «네이버 뮤직 :: NCT 2018 EMPATHY - NCT» music.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  18. «[단독 NCT 마크, '이불 밖은 위험해' 새 멤버 합류»] tvdaily.co.kr 2018-05-03 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  19. (Koreeraz) «We Go Up - The 2nd Mini Album / NCT DREAM» 벅스! (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  20. (Koreeraz) «네이버 뮤직 :: NCT #127 Regular-Irregular - The 1st Album - NCT 127» music.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  21. (Koreeraz) «[공식입장 NCT 마크, 올해 마지막으로 NCT DREAM 졸업…졸업송 수록»] entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  22. «SuperM Debuts at No. 1 on Billboard 200 Albums Chart With 'The 1st Mini Album'» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  23. «NCT Dream Set New Album 'Reload,' Scrap Age-Based System With Return of Mark» Billboard 2020-04-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-22).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.