Mark I (tankea)

Mark I Britainia Handiako armadak Lehen Mundu Gerran erabili zuen tankea izan zen, historiako lehena.

Mark I (tankea)
MotaTanke
Jatorrizko herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Zerbitzua
Hasiera1916ko abuztua
GatazkaLehen Mundu Gerra
ErabiltzaileaBritainia Handiko Armada
Produkzioa
DiseinatzaileaWilliam Tritton (en) Itzuli
Walter Gordon Wilson (en) Itzuli
FabrikatzaileaWilliam Foster & Co. (en) Itzuli
Kopurua150
Zehaztasunak
Masa28 t
Luzera9,94 m
Altuera2,44 m
PropultsatzaileaQ4214621 Itzuli

Historia

Lehen Mundu Gerran britainiar armadak proiektu sekretua jarri zuen martxan lurreko lehen motordun ibilgailu korazatuak egiteko. Baina batetik bestera eramaten zituzten burdin pieza handiak gordetzea ez zen erraza eta, horregatik, erregai deposituak edo tangak (ingelesez, tank) egiteko xaflak zirela zabaldu zuten, benetako helburua isilpean gordetzeko[1].

Ibilgailu korazatu hari Mark I izen propioa jarri zioten eta gudu zelaian erabili zuten lehena izan zen. Tramankuluaren izen generikoa, aldiz, lehenago asmatu zuten nahi gabe, proiektua estali nahi izan zutenean. Handik aurrera tank, edo tanke, esan zitzaien.[1]

Erreferentziak

  1. Irazustabarrena, Nagore. (2016ko irailak 11). «Ibilgailu korazatu sekretuaren izena» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.