Mark Drakeford

Mark Drakeford (Carmarthen, 1954ko irailaren 19a) Galesko lehen ministro eta Galesko laboristen buru izan zen 2018tik 2024ra. Aurretik, Galesko Gobernuan karguak eduki zituen, Finantza Kabineteko idazkari gisa, 2016. urtetik 2018.era, eta Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako ministro gisa, 2013tik 2016. urtera. Drakeford Senedd edo Galesko Legebiltzarreko kide izendatu zuten lehenbizikoz Cardiff Mendebalderako 2011n.

Mark Drakeford

Member of the 6th Senedd (en) Itzuli

2021eko maiatzaren 6a -
Barrutia: Cardiff West (en) Itzuli
Hautetsia: 2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak
4. Galesko Lehen Ministroa

2018ko abenduaren 13a - 2024ko martxoaren 20a
Carwyn Jones - Vaughan Gething (en) Itzuli
Leader of Welsh Labour (en) Itzuli

2018ko abenduaren 6a -
Carwyn Jones
Cabinet Secretary for Finance (en) Itzuli

2017ko azaroaren 3a - 2018ko abenduaren 12a
Cabinet Secretary for Finance and Local Government (en) Itzuli

2016ko maiatzaren 19a - 2017ko azaroaren 3a
Galesko Biltzar Nazionaleko 5. legealdiko biltzarkidea

2016ko maiatzaren 5a - 2021eko apirilaren 29a
Barrutia: Cardiff West (en) Itzuli
Hautetsia: 2016ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak
Minister for Health and Social Services (en) Itzuli

2013ko martxoaren 14a - 2016ko maiatzaren 19a
Lesley Griffiths (en) Itzuli - Vaughan Gething (en) Itzuli
Galesko Biltzar Nazionaleko 4. legealdiko biltzarkidea

2011ko maiatzaren 5a - 2016ko apirilaren 6a
Barrutia: Cardiff West (en) Itzuli
Hautetsia: 2011ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaCarmarthenshire, 1954ko irailaren 19a (69 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaGalesko Unibertsitatea
Queen Elizabeth High (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Enplegatzailea(k)Cardiffko Unibertsitatea
Swansea University (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaGalesko Alderdi Laborista
Alderdi Laborista

Twitter: MarkDrakeford Edit the value on Wikidata

Biografia

Drakeford Carmarthenen jaio zen, Mendebaldeko Galesen. Latina ikasi zuen Kenteko Unibertsitatean eta Exeterreko Unibertsitatean. Swanseako Unibertsitate Eskolan irakasle izan zen 1991tik 1995era eta Cardiffeko Unibertsitatean 1995etik 1999ra. Cardiffeko Unibertsitateko Gizarte Politika eta Gizarte Zientzia Aplikatuetako irakasle izan zen 2003 eta 2013 bitartean.

2018an, Carwyn Jonesen ordezko hautatu zuten, Galesko laboristen lider eta Galesko gobernu autonomoko lehen ministro izateko. Gobernu galesak Covid-19 pandemiari emandako erantzunaren buru izan da. Seneddeko 2021eko hauteskundeetan, Drakeford buru zela Laboristek 30 eserleku irabazi zituen, eta lehen ministro izendatu zuten berriro.

Drakeford Alderdi Laboristako ezkerreko sektoreko ordezkaritzat hartzen dute, eta babes lokala du Welsh Labour Grassroots and Momentum izeneko mugimenduetan.[1] Jeremy Corbyn babestu zuen Alderdi Laboristaren lidergo nazionalerako bere hautagaitzan 2015. urtean, Galesko Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako ministroa zen bitartean.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Mark Drakeford» artikulutik itzulia izan da, 2022-10-29 data duen 1118870560 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-10-29 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Williamson, David. (6 April 2018). «Mark Drakeford tipped to be next Welsh Labour leader» WalesOnline.
  2. (Ingelesez) «Drakeford supports Corbyn for leader» BBC News 14 August 2015.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.