Marjorie Joyner
Marjorie Joyner, ezkondu aurretik, Marjorie Stewart, (Monterey, Virginia, AEB, 1896ko urriaren 24a – Illinois, AEB, 1994ko abenduaren 27a) adats zainketaren negozio-emakumea izan zen. Adatsaren zaintzearekin lotutako hezitzailea izateaz gain, filantropoa eta ekintzailea izan zen. Joynerrek ilean kizkur iraunkorrak egiteko makina asmatu eta patentatu zuen lehen emakume afro-ondorengoa izan zen.[1] Ilea zaintzen egindako ibilbideaz gain, Chicagoko komunitate afroondorenean ere oso nabarmena izan zen Joyner. Chicago Defensa Charity sareko burua izan zen, eta Bud Billikenen eguneko desfilea antolatzen eta hainbat eskolatarako dirua biltzen lagundu zuen.[2][3]
Marjorie Joyner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Monterey (Virginia), 1896ko urriaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Heriotza | Illinois, 1994ko abenduaren 7a (98 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bethune-Cookman University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | makillatzailea eta asmatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Marjorie Joyner 1896an jaio zen Monterey (Virginia). Gurasoak George Emmanuel Stewart maisua eta Annie Daugherty ziren.[2] Joyner esklabo baten eta esklabo-nagusi zuri baten biloba zen. 1904an Joynerren familia Daytonera (Ohio) joan zen eta hiru urte geroago dibortziatu egin ziren gurasoak. Gurasoak dibortziatu ondoren, Joynerrek Ohio eta Virginia arteko senideekin bizi izan zen.[2] 1912an, 16 urte zituela, Joyner Chicagora, Illinoisera, joan zen amarekin bizitzera. Chicagora iritsi ondoren, Joynerrek Chicago Musical College-ko adierazpen eta arte dramatikoaren ziurtagiria lortu zuen 1914an.[2] Joyner kosmetika ikasten hasi zen eta AB Molar Edertasun Eskolan graduatu zen 1916an, eskolan graduatu zen lehen afro-amerikarra bihurtu zela.[1] Geroago, Joynerrek bigarren hezkuntzako diploma jaso zuen 1935ean.[3] 1973an, 77 urte zituela, Joynerrek Bethune-Cookman Collegeren psikologiako lizentziatura lortu zuen.
Karrera profesionala
Edertasun-eskolatik graduatu eta gutxira, Joynerrek bere edertasun-aretoa ireki zuen.[4] Geroago, Joynerrek Madam CJ Walker ezagutu zuen, edertasun afro-ondorengo enpresaria eta inperio kosmetiko baten jabea. Joynerrek salmenta-ordezkari gisa lan egin zuen Walkerrentzat. 1920an, Joynerrek Madam Walkerren 200 edertasun-eskola gainbegiratu zituen, aholkulari nazional gisa. Joynerrek 15.000 estilista ingururi erakutsi zien eta Walkerren atez ateko salmenta-ordezkarien instruktorea izan zen. Walker edergintza-eskoletan eman zuen denboraren ondoren, Joynerrek produktu berriak garatu zituen, kizkur iraunkorren makina, esaterako.[1][2] Joynerrek 1940ko hamarkadaren hasieran Illinois estaturako lehen kosmetika-legeak idazten lagundu zuen. 1945eko urriaren 27an, Joyner andrea, Mary McLeod Bethun hezitzaile ezaguna eta William Dawson kongresukide estatubatuarrak Alpha Chi Pi Omega elkartea sortu zuten edertasunaren industriaren aurrerapen eta sustapeneko elkartea. 1945ean, Joynerrek eta Mary McLeod Bethunek United Beauty School Owners and Teachers Association estetika afrikarren elkarte nazionala sortu zuten.[1] 1940ko hamarkadan, Joyner Batzorde Nazional Demokratako aholkularia izan zen, eta New Dealeko ordezkaritza eta agentzia batzuei aholkuak eman zizkien, emakume afrikarrei heltzen saiatzen baitziren.
Ile-kizkur diseinu iraunkorra
1939an, Joyner emakumeek ilea kizkurtzeko modu errazagoa bilatzen hasi zen. Horretarako, denbora azkartzeko papereko orratzekin labean okela zelan erretzen zen ikustean, ilearekin antzeko zerbait egitea bururatu zitzaion. Joynerrek, hasieran, paperezko hagaxka edo barilla horiekin esperimentuak egin ondoren, mahai bat diseinatu zuen, ilea bildu edo kizkurtzeko. Metodo horri esker orrazkerek egun batzuk irauten zuten. Hasieran, pertsona batzuk kexu ziren, metodoa deserosoa baitzen.
Orduan, Joynerrek hobetu egin zuen, andrearen ilea kizkurtzen ari zen bitartean buru-azala babesteko ideia hutsarekin.[5] Diseinu horretarako zuen patenteak (Estatu Batuetako 1.693.515 patentea) patente bat jaso zuen lehen emakume afro-ondorengoa izatea eragin zuen. Baieztapen hori zalantzan jartzen dute batzuek, patente bat izan zuen lehen emakume afro-ondorengoa Sarah E. Goode izan zela esaten baitute. Batzuetan, oker aipatzen da Joyner izan zela uhin iraunkor edo iraunkorra izeneko makinaren asmatzaile originala. Joynerren diseinua Karl Nessler-en asmakizun berritzailearen bertsio alternatiboa izan zen; Ingalaterran asmatu zuten XIX. mendearen amaieran, eta Londresen patentatu zuten 1909an, eta Estatu Batuetan, berriz, 1925ean. (USPTO patentea, 1522258 zk., AEB 1.522.258) Joynerren diseinua ezaguna izan zen emakume afro-ondorengoak eta zuriak zituzten aretoetan. Patentea Madame Walkerren konpainiari eman zioten, eta hark ez zuen ia dirurik jaso.
Bere bizitzaz
Joyner ezkonduta egon zen behin, eta bi alaba izan zituen. 1916ko apirilaren 4an, 19 urte zituela, Robert E. Joyner podologoarekin ezkondu zen. Ezkonduta egon ziren 1973an hil zen arte. Elkarrekin bi alaba izan zituzten, Anne eta Barbara Joyner.[2] Joyner 1994ko abenduaren 27an etxean Chicagoko Bronzeville auzoan, Illinoisen, hil zen bihotz gutxiegitasunagatik, 98 urte zituela.[1]
Aintzatespenak
- 1987an, Washington D. C.ko Smithsoniano institutuak erakusketa bat ireki zuen Joynerren kizkur iraunkorren makinarekin eta bere jatorrizko edertasun-aretoaren erreplikarekin.[6]
- 1990eko urriaren 24an, Joynerren 95. urtebetetzean, Chicago hiriak ohoratu zuen, eta Marjorie Stewart Joyner Day izendatu zuen bere urtebetetze-eguna.[3]
- Bere lanak Chicagoko Liburutegi Publikoko Historia eta Literatura Afroamerikarreko Vivian G. Harsh Ikerketa Bilduman ikus daitezke.
Erreferentziak
- Women of Invention: Life-Changing Ideas by Remarkable Women, By Charlotte Montague.Retrieved March 27, 2020.
- Encyclopedia of African American Business: Updated and Revised Edition, 2nd ..., edited by Jessie Smith.Retrieved March 27, 2020.
- Black Firsts: 4,000 Ground-Breaking and Pioneering Historical Events, By Jessie Carney Smith.Retrieved March 27, 2020.
- «Majorie Joyner» lemelson.mit.edu.
- Otha Richard Sullivan. (2002). African American women scientists and inventors. Wiley ISBN 978-0-471-38707-7. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- Jessie Carney Smith, ed., Encyclopedia of African American Popular Culture (2010) pp 435-38.