Marja-Liisa Olthuis
Marja-Liisa Olthuis, jaiotzez Marja-Liisa Mujo[1], (Partakko, 1967ko abuztuaren 9a) sami jatorriko finlandiar hizkuntzalari, itzultzaile eta idazlea da, gaur egun Herbehereetan bizi dena. Samieraz Kaabi Eljis Márjá-Liisá izena erabiltzen du[1][2].
Marja-Liisa Olthuis | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marja-Liisa Mujo |
Jaiotza | 1967ko abuztuaren 9a (56 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Lehen hizkuntza | Inariko samiera finlandiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Inariko samiera finlandiera nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Complementary Aanaar Saami Language Education (en) |
Bizitza
Ibilbidea
Partakkon jaio zen 1967an. Bere gurasoak Sammlii-Kaabi Eljis (Eljas Mujo) eta Piätárii-Heendâ Heeihâ Elsa ziren. 4 urte zituela, bere aita eta aitona Heendâ-Heikkâ, Heikki Aikio, elurrezko motoarekin gidatzen ari zirela hil ziren. Horren ostean, Marja-Liisa amarekin bizi izan zen denbora batez Utsjokin eta Nuorgamen. Gero Kuhmora joan ziren bizitzera eta han bere ama berriro ezkondu zen[1].
1974an hasi zen eskolan ikasten. 1986an Kuhmoko eskolan graduatu zen. 1992an filosofiako masterra egin zuen Ouluko Unibertsitatean. Urte berean Herbehereetara joan zen. 1999an, Sami Institutuak Israel Ruong dirulaguntza eman zion, sami ikertzaile gazteei ematen zaiena[1].
Marja-Liisa Olthuis masterra egin duen lehen Inariko samia da[1]. 2007ko apirilaren 14an, Inariko samierari buruzko doktore tesi bat Inariko samieraz arrakastaz defendatu zuen lehen Inariko sami bihurtu zen[3]. 2009an, Inariko samiera ikasteko urtebeteko programa sortu zuen. 2020an, Linguapax saria irabazi zuen[4].
Bizitza pertsonala
Herbehereetan bizi da Henkjan senarrarekin. Bi alaba ditu: Sofia eta Ester Anne. Alabekin samieraz hitz egiten du[1].
Lanak
- Lan zientifikoak
- Kaksitavuiset pohjoissaamen -mi- ja inarinsaamen -mi/-me -nominit ja niiden alkuperä (2001)
- Inarinsaamen lajinnimet lintujen ja sienten kansannimitysten historiaa ja oppitekoisten uudisnimien muodostuksen metodiikkaa (2007)
- Revitalising Indigenous languages. How to recreate a lost generation (Suvi Kivelä eta Tove Skutnabb-Kangasekin batera, 2013)
- Haur literatura
- Njobžâvääri pessijâšmarkkâneh (2006)
- Testuliburuak eta hiztegiak
- Kielâoppâ (2000)
- Sämikielâ sänikirje säämi-suoma ja suomâ-säämi (2005)
- Itzulpenak
- Sun ana mist huolâ (1991)
- Evaƞgelium Matteus mield (1995)
- Luándukirje (2003)
- 3, 2, 1, GO! (2022)
- Koodi ruopsâd! (2023)
- Poesia
Worte verschwinden / fliegen / zum blauen Licht : Samische Lyrik von Joik bis Rap (antologiaren parte gisa, 2019)
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Marja-Liisa Olthuis» Anaras (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Alemanez) Domokos, Johanna; Schlosser, Christine; Rießler, Michael, eds. «Marja-Liisa Olthuis. (Kurzbiographie)» Worte verschwinden / fliegen / zum blauen Licht : Samische Lyrik von Joik bis Rap. Freiburg: Albert-Ludwigs-Universität Freiburg (argitaratze data: 2019), 465 or. ISBN 978-3-9816835-3-0..
- (Ingelesez) Kilpi, Katriina. «Doctoral thesis to be defended in Inari Sámi» Eurolang 2007-04-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007-09-28) (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- (Ingelesez) «Marja-Liisa Olthuis is the winner of the Linguapax International Award 2020» Linguapax 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).