Mariupol

Mariupol[1] (ukraineraz: Маріу́поль mɐr⁽ʲ⁾iˈupolʲ ahoskatua; errusieraz: Мариу́поль mərʲɪˈupəlʲ ahoskatua; grezieraz: Μαριούπολη), 1948tik 1989ra Andrei Zhdanoven omenez Zhdanov deitua[2] (ukraineraz eta errusieraz: Жданов), Ukrainako hego-ekialdeko portu hiri bat da. Azoveko itsasoaren ertzean dago, Kalmius ibaiaren bokalean. Donetskeko oblastaren barnean dago eta Donbass eskualde historikoaren parte da. 2011ko urtarrilaren 1ean 466.665 biztanle zituen.[3]

Mariupol
Маріуполь
Мариуполь
Жданов
Маріуполь
Мариуполь
Жданов
Павловск
Мариуполь
Ukrainako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Donetskeko oblasta
Raion of UkraineMariupol Raion
HromadaMariupol urban hromada
AlkateaVadym Boichenko (en) Itzuli
Izen ofizialaМаріуполь
Мариуполь
Жданов
Жданов
Маріуполь
Мариуполь
Павловск
Zhdanov
Jatorrizko izenaМаріуполь
Мариуполь
Жданов
Маріуполь
Мариуполь
Жданов
Павловск
Мариуполь
Posta kodea87500–87590
Geografia
Koordenatuak47°07′50″N 37°33′50″E
Map
Azalera244 km²
Altuera67 m
Demografia
Biztanleria449.498 (2017)
−4.125 (2016)
Dentsitatea1.842,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraX. mendea
Ordu eremuaUTC+02:00, UTC+03:00 eta Ekialdeko Europako Ordua
Hiri senidetuakSavona, Qiqihar, Tesalonika, Gdańsk, Trabzon, Santa Severina, Lviv, Feodosia, Kolomyia (en) Itzuli, Pireo, Pereiaslav (en) Itzuli, Bakhchysarai (en) Itzuli, Makiivka, Slavuta (en) Itzuli, Kherson eta Vilnius
Hizkuntza ofizialaukrainera
mariupolrada.gov.ua

Historia

Gaur egun Mariupol dagoen lekuan, kosakoen gotorleku bat zegoen XVI. mendean. 1778 eta 1780 artean, Errusiako tsarrak hala aginduta, Krimeako greziarrak bertan kokatu ziren[4]. Krimeako Gerran (1853-1856) hiriak kalte handiak izan zituen. Burdinbidea 1882an iritsi zenetik, Donbasseko ikatza bertako portutik esportatzen hasi zen. 1886 eta 1889 artean merkataritza portu berria eraiki zen. XIX. mende amaieratik aurrera, hiriaren ondoan fabrika metalurgikoak kokatzen hasi ziren[2].

1917ko abenduaren 30ean sobietar agintea ezarri zen Mariupolen. 1920an fabrika metalurgikoak nazionalizatu ziren eta 1924an Ilyich izeneko plantan batu ziren. 1930eko hamarkadan Azovstal metalurgia-fabrika eraiki zen. 1980ko hamarkadaren bigarren erditik goiti Perestroikak aldaketa ekonomiko eta politiko sakonak eragin zituen[2].

Klima

    Datu klimatikoak (Mariupol, 1955–2011)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 15.0 18.6 27.2 32.7 37.0 37.2 38.0 32.0 27.1 18.0 13.5 38.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.8 -0.1 4.9 13.1 19.7 24.4 27.2 26.5 20.7 13.2 5.9 1.0 13.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -3.3 -2.8 1.7 9.4 15.8 20.2 22.7 21.9 16.4 9.6 3.2 -1.3 9.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −5.9 −5.5 -1.1 5.8 11.5 15.3 17.6 16.8 11.7 5.9 0.6 −3.8 5.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −26.6 −25.0 −20.0 −7.3 0.0 5.6 8.9 -1.0 −1.1 −8.0 −17.0 −24.5 −26.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 35.1 33.0 37.5 44.5 44.0 52.9 44.2 43.0 39.4 28.6 47.8 60.5 510.5
Prezipitazio egunak (≥ ) 17.7 14.9 15.4 10.4 8.1 8.0 5.2 4.1 6.9 9.5 12.7 15.9 128.8
Hezetasuna (%) 89.0 86.2 83.0 73.9 70.0 67.5 65.6 61.2 67.4 79.0 86.7 88.9 76.5
Iturria: Climatebase.ru[5]

Ekonomia

Hiria garrantzi handiko metalurgia eta makinagintza gunea eta Ukrainako itsas portu nagusietako bat da. Ilyich Steel & Iron Works eta Azovstal herrialdeko altzairu fabrika garrantzitsuenetakoak dira eta Azovmash makinagintza-lantegi handiena. Mariupolen Donetskeko oblastaren esportazioen herena eta Ukrainakoen %7 ekoizten da[2].

Osasungintza

Mariupol Donetsk eskualdeko hegoaldeko mediku zentro handi bat da.

Ospitale publikoen zerrenda (2021):

  • Mariupol eskualdeko tratamendu intentsiboko ospitalea
  • Mariupol hiriko ospitalea 1. zk
  • Mariupol hiriko ospitalea 4. zk
  • Mariupol hiriko ospitalea 9. zk

Hiriko telefono-liburua

Dei-kodea + 380 629

  • polizia - 102, anbulantzia - 103, erreskate zerbitzua - 101
  • tren geltokia - 547 267, autobus geltokia - (+ 380 97) 077 6600,
  • SPARTAK hotela - 331 088, EUROPEAN hotela - 530 373, REIKARTZ hotela - 595 800, POSEIDON hotela - (+ 380 67) 629 3902, MORYAK hotela - (+ 380 96) 143 7898

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Mariupol city, Ukraine Ukrainetrek.com
  3. Ukrainako oblasta eta hirietako biztanleria Citypopulation.de
  4. Urumera Munduko hizkuntzen amarauna
  5. Mariupol Ukraine Climate Data. Climatebase (Noiz kontsultatua: 29 September 2012).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.