Maritxu Kajoi

Maritxu Kajoi Arrasaten urriko lehen egubakoitzean (ostiralean) ospatzen den txikiteroen jaia da, 1977tik ospatua. Errosarioko Ama Birjina da txikiteroen zaindaria eta bere irudia San Joan Bataiatzailea parrokiaren atzealdean dago. Zurezko kutxa edo kajoi batean dagoenez, hortik Maritxu Kajoi izena.

Errosarioko Ama Birjina, Maritxu Kajoi jaietako zaindaria

Egun horretan ohitura da dotore jantzita irtetea eta lepotik zintzilik urtero prestatzen duten eskapularioa eramatea. Eskapularioa urtero ezberdina izaten da eta mezu bat izaten du atzealdean.

Maritxu Kajoi egunean mirari bat egin ohi da arratsaldeko 8:30etan Ama Birjinaren aurrean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.