Maritxu Errazkin

Maritxu Errazkin Artetxe (Azkoitia, Gipuzkoa, ? - ?, 2023ko apirilaren 11) autobus-gidari aitzindaria eta enpresaburua izan zen, 60 urtez jardun zuen txofertzan eta autobus enpresa kudeatzen.[1][2]

Maritxu Errazkin

Bizitza
JaiotzaAzkoitia, 
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2023ko apirilaren 11
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta autobus-gidaria

Biografia

Aldalur autobus enpresa sortu zuen Roke Aldalur senarrarekin batera Azkoitian. Zazpi seme-alabak hazi, enpresako administrazioko kontuak egin eta gidatu egin behar izaten zuen Errazkinek: Etxeko komodina izan zela aipatzen zuen. Seme-alabak heztea eta lana uztartzea egokitu zitzaion enpresaren lehen urteetan:

Lan oso zaila izan zen. Nire beldurrik handiena izaten zen iluntzean etxera iristea, umeei afaltzen ematea, eta haiek bainatzea nahiz lotaratzea. Sekulako lana zen, baina gaztea nintzen, eta egin egiten nuen.[3]

Emakumeek gidatzen ez zuten garaian, Maritxuk urrats garrantzitsua eman zuen 60. hamarkadan. Motorraren mundua gustuko zutelako jarri zuten martxan Aldalur enpresa. Harrezkero, Errazkinek 60 urte inguru egin zituen autobus-gidari lanetan. Autobusak gidatzen hasi zenean, bere inguruan autobusak gidatzen zituen emakume bakarrenetakoa zen Errazkin.[4]Senarrak eta biak egin zuten lan, baina autobus enpresari Aldalur jarri zioten izena, senarraren abizena, hain zuzen. Seme-alabek hartu zuten gerora lekukoa.

Maritxu Errazkin autobusa gidatzen
Maritxu Errazkin ETBn

Txofer ibilbidea

Maritxuk hainbat bidaia egin zituen txofertza lanetan. Eskola-ume ugari garraiatu zituen. Urola Kostatik Extremadurara hainbat bidaia egin zituen garai batean, harik eta konpainia handi batek lizentzia lortu eta joateari utzi behar izan zion arte. Europara ere sarritan joan zen; Frantzia, Belgika zein Holandara. Autobusean jende ezaguna eramatea ere suertatu zitzaion, Juan Pablo II.a Aita Santuaren sekitoa, besteak beste. Beste hiru Aita Santu ere ezagutu zituen Pio XII.a (Erroman 12 urte zituenean) baita Frantzisko Aita Santua ere.

Emakume fededun eta alai gisa gogoratzen dute garraiatu zituen hainbat bidaiarik.

Sariak eta aipamenak

  • 2003an Lan onari egindako saria jaso zuen txofer lanagatik, Laneko Merezimenduaren Domina eman zion Espainiako Gobernuak.[3]
  • 2022an Joxe Mari Korta saria jaso zuen.[5]

Erreferentziak

  1. «Maritxu Errazkin, 60 urtez autobus gidari» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-12-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  2. «Maritxu Errazkin: “Eskolara eraman nituen lehen neska-mutilak aiton-amonak dira orain”» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-04-07 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  3. «Bizitzeko poza eman dio bidaiatzeak - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).
  4. «Maritxu Errazkin elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan -» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  5. «2022ko Joxe Mari Korta sariak: Gonzalo Antón, María Josefa Errazkin, Ana Belén Juaristi eta Mariano Ucar» www.euskadi.eus 2022-10-31 (Noiz kontsultatua: 2022-11-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.