Maritsa

Maritsa edo Evros[1] (bulgarieraz: Марица; antzinako grezieraz: Ἕβρος, Hebro[2]; latinez: Hebrus; grezieraz: Έβρος, Evros; turkieraz: Meriç) bere 480 kilometroko ibilbidea Turkia, Grezia eta Bulgaria artean egiten duen ibaia da.

Maritsa / Evros
Datu orokorrak
Garaiera2.378 m
Motaibai
Luzera490 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°09′53″N 23°35′45″E
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Macedonia and Thrace
Eskualdea Ekialdeko Mazedonia eta Trazia
Unitate periferikoaHebro (unitate erregionala)
UdalerriaAlexandroupoli Municipality
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera53.846 km²
Arro hidrografikoaMaritsa Basin (en) Itzuli
Ur-emaria200 m³/s
IturburuaRila
Bokalea
()
Traziako itsasoa

Ibilbidea

Bulgaria mendebaldeko Rila mendilerroan sortzen da 2.378 metrotako altueran. Hasiera Marichini aintziretan du. Berehala ekialderanzko norabidea hartzen du. Plovdiv eta Dimitrovgrad hiriak zeharkatu ondoren Turkian sartzen da. Edirne hirian norabidea aldatzen du eta hegoalderantz zuzentzen da. Traziako itsasora iritsi arteko kilometroetan Turkia eta Greziaren arteko nazioarteko muga egiten du.

Ibaiadarrak

  • Ezkerraldetik:
    • Topolnitsa (Pazardzhiketik hurbil)
    • Luda Yana (Ognyanovotik hurbil)
    • Stryama (Sadovotik hurbil)
    • Sazliyka (Simeonovgradetik hurbil)
    • Tundzha/Tunca (Edirnen)
    • Ergene (İpsalatik hurbil)
  • Eskuinaldetik:
    • Chepinska reka (Septemvritik hurbil)
    • Vacha (Stamboliyskitik hurbil)
    • Chepelarska reka (Sadovotik hurbil)
    • Harmanliyska reka (Harmanlitik hurbil)
    • Arda/Ardas (Edirnetik hurbil)
    • Erythropotamos/Luda reka (Didymoteichotik hurbil)

Uholdeak

Maritsa ibaiaren azken kilometroetan oso ohikoak izaten dira uholdeak. Urtero lau hilabetetan zehar ibaiak gainez egin eta ertzetako lurrak hartzen ditu. 2006, 2007, 2014 eta 2021ean uholde handiak izan ziren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.