Marion Eames
Marion Eames (Birkenhead, Cheshire, Ingalaterra, 1921eko otsailaren 5a - Dolgellau, Gwynedd, 2007ko apirilaren 3a) galeserazko eleberrigile nabaria izan zen, hizkuntza horretaz aritutako emakumezko idazleen artean aipagarrienetarikoa.
Marion Eames | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Birkenhead (en) , 1921eko otsailaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Dolgellau, 2007ko apirilaren 3a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dr Williams School (en) |
Hizkuntzak | galesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, liburuzaina eta kazetaria |
Marion familia galestarrean jaio zen eta haurtzaroa Dolgellau herrian igaro zuen lau urte zituenetik. Musika zalea izan zen, eta harpa eta piano jotzen ikasi zuen Londonen.
Aberystwytheko unibertsitatean lan egin zuen BBCrako Cardiffen irrati ekoizle bihurtu baino lehen. Garai hartan Pobol Y Cwm saiorako gidoiak idazten zituen. Halabert, Plaid Cymru alderdian ere sartu zen.
Bibliografia
Haren lanik ezagunena Y Stafell Ddirgel"("Gela sekretua"), 1969an argitaratua, aurrerantzean telebistaratu zutena. 1995ean autobiografia argitara eman zuten.
Lan hautatuak:
- Rhiandir Mwyn ("Fair Wilderness", 1972).
- I Hela Cnau ("Intxaurrak biltzera", 1978)
- Sionyn a Siarli (1978)
- Y Gaeaf sydd Unig (1982)
- Seren Gaeth ("Izar gatibua", 1985)
- Y Ferch Dawel ("Neska ixila", 1992)
- A Private Language? (1997)
- Sionyn a Siarli a'r Bws Hud
- Duwies y Llyn yng Nghyfres Cled (2000)
- Baner Beca (2004)
Ikus, gainera
- Galestar ezagunen zerrenda