Marion Bartoli
Marion Bartoli (Le Puy-en-Velay, Frantzia; 1984ko urriaren 2a) tenis jokalari profesional ohi frantziarra da. Bere ibilbidean zehar hamaika WTA titulu irabazi ditu: zortzi banakako txapelketetan eta hiru bikoteko txapelketetan. 2012ko urtarrilean, WTAren munduko tenislari onenen rankingean, bederatzigarrena izatera iritsi zen.[1]
Marion Bartoli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Le Puy-en-Velay, 1984ko urriaren 2a (39 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Bizilekua | Geneva |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | bi eskuzko eskuin-kolpe, bi eskuz errebeska jotze eta eskuina |
Bakarka i/g | 490–299 |
Binaka i/g | 117–82 |
Rankinga | 7 tennis singles (en) (2012ko urtarrilaren 30a) 15 tennis doubles (en) (2004ko uztailaren 5a) |
Pisua | 43 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
marionbartoli.com | |
Tenislariak, momentuan munduko lehen posizioan zeuden 2 jokalari garaitu zituen. Justine Henin lehena, Wimbledon 2007ko finalaurrekoan, 1-6, 7-5, 6-1. Eta Jelena Jankovic bigarrena, 2009ko Australiako irekiaren laugarren errondan, 6-1, 6-4, 6-3.
Venus Williams, Serena Williams, Ana Ivanovic, Lindsay Davenpor, Arantxa Sanchez Vicario, Dinara Safina, Caroline Wozniacki, Petra Kvitova eta Kim Clijsters bezalako jokalariak ere garaitu ditu, behin gutxienez, bere ibilbidean zehar.
2013a urte nabarmena izan zen Bartoliren jarduera profesionalean, Grand Slam lehen titulua, eta bakarra, irabazi zuen, Wimbledoneko finala Sabine Lisicki jokalari alemaniarra garaitu ostean. Tituluarekin batera, Grand Slam titulua lortu zuen hirugarren frantsesa bilakatu zen, Mary Pierce eta Amelie Mauresmorekin batera.
Erreferentziak
- «WTA | Rankings | Rankings - Singles» web.archive.org 2012-01-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).