Mario Zubiaga

Mario Zubiaga Garate (Tolosa, 1963ko maiatzaren 27a), Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, politologo, soziologo, gizarte-ekintzaile eta Gure eskuko kidea da.[1]

Mario Zubiaga


Espainiako senataria

2023ko uztailaren 23a -
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1963ko maiatzaren 27a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta politologoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: mario-zubiaga-garate

Ikertzailea

Zuzenbidean lizentziaduna (1986) eta Zientzia Politikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean.

EHUko EMAN ikerketa taldeko kidea izanik, talde horren Tirabirak egitasmoan hartu du parte. Bere ikerketa lerro nagusiak hauek dira: prozesu demokratizatzaileak,[2] herritarren parte hartzea, gizarte mugimenduak, estatugintza eta naziogintza, erabakitzeko eskubidea eta euskal lurraldetasuna.[3] Parte Hartuz taldearen barruan ere egiten du ikerketa.[4]

Doktorego-tesian hasi zen gizarte mugimenduak eta herritarren parte hartzea ikertzen, Leitzarango eta Urbina-Maltzagako liskarrak aztertu zituen, Pedro Ibarra eta Iñaki Barcena irakasleen zuzendaritzapean (Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina-Maltzagako liskarretan).[5][6]

Urteetan euskal gatazkaz komunikabideetan argitaratu izan diren binetak era masiboan batu zituen "Tirabirak" egitasmo transmedia sortu zuen EMAN Taldearekin (Josu Amezaga, Edorta Arana, Tania Arriaga, Patxi Azpillaga, Iñaki Barcena, Estitxu Garai, Sahatsa Jauregi, Libe Mimenza, Bea Narbaiza eta Mario Zubiaga).[7]

Egitasmoaren barruan hainbat elementu sartu ziren: ikerketa, erakusketa ibiltaria, artxibo interaktiboa, elkarrizketak, webdoka, ikastaroa, ekitaldiak… [8][9]

Irakaslea

EHUko Politika eta Administrazio Zientzia Saileko irakaslea da. 'Subiranotasuna Europako Herrietan' masterreko zuzendaritzako kidea da orain,[10] eta lehenago 'Euskal Nazionalismoa XXI. mendean' masterrean ere izan zen. Besteak beste, hiru irakasgai hauetan aritu izan da: Espainiar sistema politikoa, Partidu politikoak, Teoria politikoa.[11]

Gizarte mugimenduen paperaren azterketa

Tesi-lanean sakonki aztertu zituen gizarte mugimenduetan.[6] Lan horren arabera Zubiagak ondorioztatzen du demokratizazioa eta gatazka beti lotuta daudela, eta gizartearen bizitasunaren seinale direla. Demokrazia ez baita inoiz emaitza, prozesua baizik. Euskal Herrian Espainiako trantsizio politikotik aurrera abiatutako demokratizazio prozesuaren mugak, geldiune eta atzerapausoak arlo-liskar guztietan islatu zirela uste du: euskalgintzan, eskubide sozio-ekonomikoen arloan, emakumeen eskubideetan, herritarren zuzeneko parte-hartzean edota arazo ekologikoetan. Gatazka txikienetan prozesu historiko zabala zegoen jokoan, eta, neurri handi batean, gatazka potolotzat jotzen zirenak, liskar txikienetan azaltzen, neurtzen eta ebasten ziren. Mikro, meso eta makro mailen artean dauden loturak topatzea izan zen tesiko lan teorikoa abian jartzeko pizgarria.

Zizek eta Laclauren arteko eztabaidek ere landu izan dute gai hori. Izan ere, hauen harira, eta, batez ere, 2008an piztu zen krisi egoerak hauspotuta, postmarxismoak loraldia izan zuen, eremu teorikoan bederen. McAdam, Tarrow eta Tillyk egindako lanetan oinarrituta, prozesu liskartsuen mekanismo eta prozesuak aztertu zituzten.

Tesian aztertutako Leitzarango edota Urbina-Maltzagako liskarretan egondako gizarte borborra baretu egin zen urteekin. Ziklo politiko luze baten amaiera izan zen. Zentzu honetan, politikagintza sareen demokratizatzea –eragile berrien barneratzea eta hauen arteko parekotasunaren areagotzea–, eta orokorrean gizarte zibil eta politikoarena ere, nekez burutuko dira gatazkarik gabe. Eta prozesu liskartsu horietan (ia) beti gizarte mugimenduak izango dira protagonista. Dena den, maila apalagoan, barneratzea lortu gabe ere, gizarte mugimenduek badute eragin demokratizatzaile lausoagoa, demokraziaren adiera minimoarekin loturik dagoena: boterearen arbitrariotasuna ekiditearekin, alegia. Esan bezala, demokraziaren adieratariko bat –minimoa– gehiegizko aginte politikoaren kontrola baldin bada, borroka estrategiko horretan, hain zuzen ere, demokratizazioaren borrokaren lehen (edo azken) lubakian, gizarte mugimenduak egongo dira. Gizarte mugimendu sendoak dituen sistema batean, agintarienganako kontrol demokratikoa areagotu egingo da.

Botere-politikan edota eraginaren politikan murgilduta, gizarte mugimenduak agintarien gehiegikeriak ekiditeko tresna aproposak dira egungo gizarteetan. Mendebaldeko gizarteetan, Euskal Herrian barne, gizarte zibilaren tentsionamendu politikoa, bizitasun errepublikarra apaltzen ari da, eta ondorioz, sistema politikoa mugarik ez balu bezala ari da jokatzen askotan. Edo okerrago oraindik, gizarte zibilaren baitan sendotzen ari diren mugimendu asko eta asko zuzenbidezko estatuak hamarkadetan zehar garatu duen eskubide eremua kolokan jartzera datoz, estatuaren joera arbitrario eta autoritarioak ahalbidetuz. Hala, arlo askotan, desdemokratizazio prozesuak nagusitzen ari dira. Dena den, orain artean bezala aurrerantzean ere, auzi txikienetik, errebindikazio apalenetik abiatuta, ekimen herritar zabalak piztuko dira, artikulazio hegemoniko berrien aitzindari eta demokratizazio urratsen bultzatzaile gisa.

Argitalpen nagusiak

Komunikabideetan hainbat artikulu eta iritzi zabaltzeaz gain,[12][13][14] hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu:

Liburuetan

  • Zubiaga (koord.): Towards a Basque State. Nation Building and Institutions. Bilbo: Ipar Hegoa / EUE.[15]
  • Zubiaga (2013): "Poder como hegemonía. Contingencia y articulación", in Ahedo & Gorostidi (koord.): Política Integral. Iruñea. Pamiela.
  • Barcena, Larrinaga & Zubiaga (2011): "Reflexiones teóricas sobre la relación entre el medio ambiente, la participación y la democracia", in Bergantiños, Ibarra & Martinez (koord-.): Participación, cultura política y sostenibilidad. Barcelona: Hacer. or. 109-138.
  • Zubiaga (2008): "Gizarte mugimenduaren jarduera demokratizatzaileaz", in Martinez & Blas (koord.):Poder politico y participación = Demokrazia, ogi gogorrari hagin zorrotza. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. or. 17-44.[16]
  • Zubiaga & Ormazabal (2008): "Nuevas vueltas a viejos debates", in Viento Sur, 101. or. 72-74.
  • (Gaztelaniaz) Mil (y 2) coces contra la disidencia. Patxi Azparren, Luix Barinagarrementeria, Sabino Ormazabal eta Mikel Zuluagaarekin. Donostia: Autoedizioa, 2005. Deskargatzeko eskuragarri.
  • (Gaztelaniaz) Mil y una coces contra la disidencia. Patxi Azparren, Luix Barinagarrementeria, Sabino Ormazabal eta Mikel Zuluagarekin. Donostia: Autoedizioa, 2003. ISBN_ 84-607-7855-X. Deskargatzeko eskuragarri.
    Mario Zubiaga eta Jose Allende (Euskaldunon Egunkaria, 2001)

Aldizkarietan

Komunikabide askotan parte hartzen du soziologia edo politika gaiez idazteko.[17][18][19]

  • Nola autogobernatu hobeto (herriko hizkuntz) komunitatea? (2019, BAT)
  • "Tirabirak": euskal gatazka binetetan. Edorta Aranarekin (2017, JAKIN)
  • Erabakitzeko eskubidea: erabakiaren aroa kudeatzeko tresna. Zelai Nikolas Ezkurdia, Angel Oiarbide eta Iñigo Urrutiarekin. (2016, JAKIN)
  • Ingurumen politiken komunikazioa: sostengarritasunaren adierazle sozio-politikoen bila. Iñaki Barcena, Izaro Gorostidi, Josu Larrinaga, Jone Martinez, Sergio San Jose, eta Iban Galletebeitiarekin (2012, EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK)
  • Euskal gizarte zibilaren ahotsa eta egungo ezaugarriak (2002, EUSKO IKASKUNTZEN KONGRESUAK)
  • Intelektual bertsolariaren garaia (2001, JAKIN)
  • Desobedientziaren bultzada (2000, HIKA)
  • Idazmena lantzen: esperientzia bat. Eguzkiñe Arbulu eta Maribi Jaiorekin (1997, HIZPIDE).
  • Mugimendu sozialak eta demokrazia Euskal Herrian: intsumisioa eta ekologismoa. Iñaki Barcena, eta Pedro Ibarrarekin (1995, UZTARO)
  • Ezker abertzalearen etorkizunaz (1994, HIKA)

Udako Euskal Unibertsitatea

Mario Zubiaga (Euskaldunon Egunkaria, 2001-11-14)

Hamabostetik gora hitzaldi edo ikastaro eman ditu Udako Euskal Unibertsitatearekin, gehienetan gaia Euskal Herria, politika, edo soziologia dela

  • 'Izu-urtea: Biopolitika Covid19 birusaren garaian'. Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin-UEU-Usurbil jadunaldia, (2020kouztailak 16).[20][21]
  • Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian. Non gaude? Koldo Izagirre, eta Xan Airerekin (2015)
  • Herri eraikuntza hegemonikoa (2012)
  • Erreboltatik instituzionalizaziora, "Do it yourself DIY" bitarte: martxa mantsotu, borroka galdu? Emilio Lopez Adan, Asier Blas Mendoza, Patxi Gaztelumendi, eta Ignacio Abregorekin (2010, UEU)
  • Parte hartzerako eredu berri baten bila (2005)
  • "Batzuek eta besteak" euskal diskurtso politikoan. Andoni Eizagirre, Nerea Martiarena, Gorka Moreno, eta Libe Narbarterekin (2000)
  • Lurralde politikoak elkartzen. Euskal Herriak elkartzeko tresna politikoei buruz (1999)
  • Espainiaren eraikuntza-diskurtsoa prentsan. Ander Iturriotzekin (1998)
  • Gizarte Zibila eta partaidetza neoliberalismoan: bolondresak eta GKEak... Iñaki Barcenarekin (1997)
  • Nazionalismoa politikaren ikuspuntutik: batasun politikoaren auzia (1996)
  • Nazionalismo, postnazionalismo eta supranazionalismoa. (1995) Xabier Aierdi, Ander Iturriotz, Patxi Juaristi, Txoli Mateos, , Mikel Zurbanorrekin
  • Euskal mugimendu sozialak eta demokratizazioa (1994) Iñaki Barcenarekin
  • Estatua eta herri-mugimenduak (1993) Iñaki Barcenarekin
  • Komunismoaren atzetik islamismoa? (1992) Iñaki Barcenarekin
  • Modernitatea, mugimendu sozialak eta nazio-eraiketa (1992) Josu Amezaga Albizu, eta Ane Larrinaga Renteriarekin
  • Mugimendu sozialak eta testu-inguru politikoa (1992)
  • Komunismoaren atzetik islamismoa? (1990) Iñaki Barcenarekin
  • Perestroikak bultzatutako aldaketa instituzional eta politikoak (1989)

Erreferentziak

  1. «Mario ZUBIAGA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  2. Zubiaga, Mario. (2011). «Mario Zubiaga» Vimeo (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  3. Letona, Xabier. (2013-04-12). «Mario Zubiaga: "Hitz magiko bat balego, hori aldebakartasuna da"» Nabarralde (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  4. «Kideak - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - Parte Hartuz Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Parte Hartuz Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  5. Zubiaga Garate, Mario. (2008). Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina/Maltzagako liskarretan. UPV/EHU ISBN 978-84-8428-269-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  6. Zubiaga Garate, Mario. (2008). Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina/Maltzagako liskarretan. UPV/EHU Tesiker EJ-UEU (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  7. «Proiektua – Tirabirak» www.tirabirak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  8. «Tirabirak. Euskal gatazka binetetan» www.jakin.eus (jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  9. «Tirabirak – Tiras que aflojan» www.tirabirak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  10. «Subiranotasuna Europako Herrietan Masterra - master - UPV/EHU» master (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  11. «Mario Zubiaga Garate :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  12. Galardi F. Agirre, Maider. «Metajardunaldiak pandemiaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  13. «naiz: - Mario Zubiaga - 1» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  14. «Bilatzailea, Mario Zubiaga» Berria (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
  15. «Mario Zubiagaren web orrria» cpa (Noiz kontsultatua: 2018-09-07).
  16. Poder político y participación : demokrazia : ogi gogorrari hagin zorrotza. (1a ed. argitaraldia) Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2008 ISBN 978-84-457-2851-2. PMC 642520404. (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  17. «naiz: - Mario Zubiaga - 1» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  18. (Katalanez) «Mario Zubiaga: 'Més que unilateralitat cal autocentrament, no esperar res d'ells'» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  19. «Mario Zubiaga > Otorduak 6 (teaserra) • ZUZEU» ZUZEU 2016-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-16).
  20. Galardi F. Agirre, Maider. (2020-07-17). «Metajardunaldiak pandemiaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-18).
  21. «Pandemiak, distopiak eta mundu berriak. (Jakin Jardunaldia) :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-18).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.