Mario Iceta

Biografia

Nafarroako Unibertsitatean Medikuntza eta Kirurgia ikasi ondoren, Teologia ikasteari ekin zion hasieran unibertsitate berean eta gero Kordobako apaizgaitegian.

1994ko uztailaren 16an José Antonio Infantes Kordobako gotzainak apaiz izendatu zuen.[2]

1995ean bioetikari buruzko tesi bat egin ondoren, Medikuntzan doktoregoa lortu zuen eta zazpi urte geroago Teologian. Ekonomian master bat ere egin zuen. Gaztelania eta euskaraz gain, ingelesez, frantsesez, alemaneraz eta italieraz egiten du.

Kordoban apaiz izan ondoren, 2008ko otsailaren 5ean Arabako gotzain titular eta Bilboko gotzain laguntzaile izendatu zuen, apirilaren 12an Ricardo Blázquezek sagaratu zuena. 2010eko apirilaren 17an Blázquez Valladolidera joan zenean, administratzaile apostoliko bilakatu zen.[3]

2010eko abuztuaren 24an, Benedikto XVI.ak Bilboko gotzain izendatu[4] eta, Urriaren 11an, Begoñako Andre Mariaren egunean, kargua hartu zuen.[5] Bere izendapena ez da ondo hartua ez Elizaren barruan ezta kanpoan ere, Eliza Katolikoaren sektore atzerakoienekin lotu izan zutelako eta Euskal Herriko elizbarrutien batasunaren kontrakoa zela adieraziz.[6]

2020ko urrian Burgosko artzapezpiku izendatu zuten.

Erreferentziak

  1. Deiturak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Izeta eta Gabikagoieaskoa onartu ditu deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Catholic Hierachy
  3. Solaberrieta, Agurtzane. (2010-03-14). «Ricardo Blazquez Valladolideko gotzain izendatu du Benedikto XVI.ak» Berria.
  4. Iraola, Arantxa. (2010-08-25). «Mario Izeta, Bilboko apezpiku» Berria.
  5. Etxeberria, Andoni. (2010-10-12). «Vatikanoaren ahots berria» Berria.
  6. Velte, Samara. (2010-08-25). ««Katolizismo zaharrera» atzera» Berria.

Kanpo estekak



Aurrekoa
Ricardo Blázquez

Bilboko apezpikua

2010 - ...
Ondorengoa
Egungoa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.