Mario Benedetti
Mario Orlando Hamlet Hardy Brenno Benedetti Farugia (Paso de los Toros, Tacuarembó, 1920ko irailaren 14a-Montevideo, 2009ko maiatzaren 17a) uruguaitar idazle ezaguna izan zen.
Mario Benedetti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mario Orlando Hardy Hamlet Brenno Benedetti Farrugia |
Jaiotza | Paso de los Toros, 1920ko irailaren 14a |
Herrialdea | Uruguai |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Montevideo, 2009ko maiatzaren 17a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Central Cemetery of Montevideo (en) |
Heriotza modua | : asma |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta, antzerkigilea, politikaria eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Generación del 45 (en) |
Izengoitia(k) | Damocles eta Mario Benedetti |
Genero artistikoa | eleberria kontakizun laburra olerkigintza antzerkia saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Fronte Zabala |
Literaturaren arlo ugari jorratu zituen, olerkigintzan nabarmenduz. Bestelako lan ezagunenen artean "La tregua" eleberria dugu, zinemaratu zutena. "45eko belaunaldia" osatu zuen Juan Carlos Onettirekin batera, besteak beste.
Italiar jatorrizkoa guraso bien aldetik, Latinoamerikako eta bere herrialdeko egoera sozio-politikoarekin oso konprometituta ibili izan zen beti, ezkerreko planteamenduetatik.
Bizitza
Mario Benedetti 1920ko irailaren 14an jaio zen, Paso de los Torosen, Uruguai. Brenno Benedetti eta Matilde Farugia gurasoek bost izen ipini zizkioten.
Bi urte zituela, familia Tacuarembóra aldatu zen. Bertan Brennori, bere aita farmazialariari, iruzur handia egin zioten botika baten salmentan, eta horrek klandestinitate ekonomikora behartu zuen; diru barik eta zor handiekin Brenno, Matilde eta lau urteko Mario Montevideora bizitzera joan ziren.
Brenno Benedettik Alemania miresten zuen, eta semea alemaniar ikastetxean matrikulatu zuen (Montevideoko Deutsche Schulen). Lehen Hezkuntzako urte haietan alemanieraz ikasteaz gain, Mariok bere lehen poemak sortu zituen alemanez. Baina 1933an, lizeoko lehen urtean, aitak Mario atera zuen ikastetxe horretatik. Orduan, umeak nazien agurra egitera behartzen hasi zirelako.
Bibliografia
Ipuinak
Drama
Eleberriak
Olerkiak
- La víspera indeleble, 1945.
- Sólo mientras tanto, 1950.
- Te quiero, 1956.
- Poemas de la oficina, 1956.
- Poemas del hoyporhoy, 1961.
- Inventario uno, 1963.
- Noción de patria, 1963.
- Próximo prójimo, 1965.
- Contra los puentes levadizos, 1966.
- A ras de sueño, 1967.
- Quemar las naves, 1969.
- Letras de emergencia, 1973.
- Poemas de otros, 1974.
- La casa y el ladrillo, 1977.
- Cotidianas, 1979.
- Viento del exilio, 1981.
- Preguntas al azar, 1986.
- Yesterday y mañana, 1987.
- Canciones del más acá, 1988.
- Las soledades de Babel, 1991.
- Inventario dos, 1994.
- El amor, las mujeres y la vida, 1995.
- El olvido está lleno de memoria, 1995.
- La vida ese paréntesis, 1998.
- Rincón de Haikus, 1999.
- El mundo que respiro, 2001.
- Insomnios y duermevelas, 2002.
- Inventario tres, 2003.
- Existir todavía, 2003.
- Defensa propia. 2004.
- Memoria y esperanza, 2004.
- Adioses y bienvenidas, 2005.
- Canciones del que no canta, 2006.
Saioak
- Peripecia y novela, 1946.
- Marcel Proust y otros ensayos, 1951.
- El país de la cola de paja, 1960.
- Literatura uruguaya del siglo XX. 1963.
- Letras del continente mestizo, 1967.
- El escritor latinoamericano y la revolución posible, 1974.
- Notas sobre algunas formas subsidiarias de la penetración cultural, 1979.
- El desexilio y otras conjeturas, 1984.
- Cultura entre dos fuegos, 1986.
- Subdesarrollo y letras de osadía, 1987.
- La cultura, ese blanco móvil, 1989.
- La realidad y la palabra, 1991.
- Perplejidades de fin de siglo, 1993.
- El ejercicio del criterio, 1995.
Idazlan euskeratuak
Mario Benedettiren hainbat lan euskeratuak izan dira:
- Pedro eta kapitaina, euskeratzailea Iñaki Alberdi. Susa, 1987.
- Udaberri kantoi-hautsia, Aiora Jaka Irizar. Erein, Igela, 2018[1]
Erreferentziak
- Garate, Miren. (2018). «Urruntasunari bi begirada» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-28).