Mario Arana

Mario Arana Mendibil (Bilbo, 1884ko maiatzaren 24a- Madril, 1931ko martxoaren 22a) bizkaitar futbolari eta politikaria izan zen.

Mario Arana

Bilboko alkate

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1884ko maiatzaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1931ko martxoaren 22a (46 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEuzko JEL-Batza

Aranaren aita Francisco Arana Lupardo industrial eta liberala izan zen, El Sitio elkarteko kidea eta Bilboko Udaleko zinegotzia 1883-85ean. Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi eta, aita ez bezala, abertzale sutsua izan zen gaztetik.

1901eko irailaren 5ean, bera eta bere anaia nagusia, Amado, Athletic Clubek Café Garcíako bilera historikoan ofizialki ezarri zituen agiriak sinatu zituzten 33 bazkideen (kofundatzaileen) artean zeuden.[1]

Haren biografoek diotenez, Mario Arana, nortasunez, Bilboko hizkeran “txirenea” deritzona izen zen. Arana Euzko JEL-Batza alderdikoa zen. 1915ean errege-izendapenaren bidez Bilboko alkate bihurtu zen, euskal nazionalismo hasiberriaren eta monarkiaren arteko hurbiltze-une batean. Izendapen hau Bilboko Batzorde Liberaleko lehendakari Federico Etxebarriak babestu zuen. Gregorio Balparda bezalako monarkiko, sozialista eta errepublikano, berriz, haserre bizian ziren. Bere agintaldian 1917ko Espainiako greba orokorra eta hirian 700 hildako utzi zituen Espainiako gripea gertatu ziren. Autonomiaren aldeko jarrerak erakusteagatik, Gobernadore Zibilak kargugabetu egin eta Gabino Orbe Usabanderasek ordezkatu zuen.[2]

Palmaresa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.