Marine Pueyo
Marine Pueyo (Faltzes, Nafarroa Garaia, 1954), politikaria da.
Marine Pueyo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2007 - 2011
1999 - 2003 Hautetsia: Bost
1991 - 1995
1983 - 1987 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Faltzes, 1954 (69/70 urte) | ||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | historia | ||||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Kidetza | Komite Internazionalistak Askapena (erakunde internazionalista) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Euskal Herritarrok Eusko Abertzale Ekintza Herri Batasuna |
Ibilbidea
Hamalau urterekin Faltzesko tomate kontserba fabrikan lanean hasi zen. Jasaten zituzten lan baldintza prekarioak zirela eta, itxialdia egin zuten bertako langileek. Garai horretan kontzientzia soziala piztu zitzaion[1].
Osaba bat gerra zibilean gudari izandakoa zuen, eta Iruñeko kartzelan egon zen. Horrez gain, Jimeno Juriok Faltzesen emandako hitzaldi batek kontzientzia abertzalea piztu zion.
Historian lizentziatua da.
1980ko hamarkadan Komite Internazionalistaken militatu zuen. 1986an Nikaraguan egonaldi bat egin ondoren[2], itzultzean, Euskal Herriko talde internazionalista propio bat sortzeko asmoarekin talde batek, Pueyo tartean zela, Askapenaren sorrera bultzatu zuen.
Kargu politikoak
- 1983 - 1987 Herri Batasunako zinegotzi izan zen Faltzesko udalean.
- 1991 - 1995 Herri Batasunako Iruñeako udaleko zinegotzia izan zen.
- 1999 - 2003 Euskal Herritarrok koalizoko parlamentari izan zen Nafarroako parlamentuan.
- 2007 - 2011 EAE - ANV alderdiko Iruñeko udaleko zinegotzia izan zen[3].
Erreferentziak
- Tubia, Iker. ««Ezker abertzaleko aulkiek arantzak izan dituzte beti»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- «Historia y fotos de la escuela de Comalapa-La Concha, por Mariné Pueyo» askapena25 2012-11-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- «ANV anuncia que votará a favor de una candidatura alternativa a UPN en Pamplona | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.