Marinda
Marinda Arabako mendebaldeko herri bat da, Kuartango udalerrikoa. Biztanle bakarra du.
Marinda | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Kuartango |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°53′06″N 2°56′46″W |
Demografia |
1556an, Borumburu y Marinda izenez ageri da idazkietan. Orduko hartan, hogei biztanle zituen; mende bat geroago, lau besterik ez. XIX. mendean, 44 biztanleraino hazi zen, kopururik handiena. XX. mendearen hasieran, ordea, 18 besterik ez ziren, eta 1912rantz jendez hustu zen. Egun, Marindan biztanle bakarra dago.[1]
Nabarmentzekoa da Marindako San Joan Ante Portam Latinam baseliza erromanikoa. Gaur egun erortzear dago, eta ganadua gordetzeko erabiltzen da. Bertan ebatsita izan dira pilareak portada nagusian; eta kontrahormetan eta iparraldeko atean, harri angeluarrak. Oraindik baditu hagaburutxo batzuk, erdi-puntuko ganga osoa eta ekialdera eta hegoaldera begira dauden leihoak.
Iruditegia
- San Juan de Ante Portam Latinam Ipar fatxada
- San Juan de Ante Portam Latinam Hegoa 01
- San Juan de Ante Portam Latinam, kanoi-ganga
Erreferentziak
- «Marinda», Kuartangoko Udalaren webgunea.
Bibliografia
- Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Alava, pueblo a pueblo. Arabako Kutxa.