Marina Ximanskaja
Marina Metxislavovna Ximanskaja (errusieraz: Марина Мечиславовна Шима́нская; Saratov, Sobiertar Batasuna, 1955eko urriaren 27a), Marina Shimanskaya izenez ezagutua, errusiar antzezle, irakasle eta antzerki-pedagogoa da.
Marina Ximanskaja | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saratov, 1955eko urriaren 27a (68 urte) |
Herrialdea | Espainia Errusia |
Bizilekua | Bilbo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Algis Arlauskas (1981 - 2016) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Russian Institute of Theatre Arts (en) |
Hizkuntzak | errusiera gaztelania |
Irakaslea(k) | Oleg Tabakov Georgy Bannikov (en) Rimma Belyakova (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, pedagogoa, interpretazio irakaslea, antzerki zuzendaria eta antzerki ekoizlea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Stanislavski's system (en) method acting (en) |
Izengoitia(k) | Dama de los Escenarios |
Hogei antzerki-ekoizpen handi baino gehiagotan egin du lan, hamabost film baino gehiagotan eta hainbat telebista telesailetan, haien artean, Goenkale edo The Crown (Netflix).
Europako hainbat eskolatan irakasle gisa aritu da. Satnislavsky Sistema eta erruasiar metodoa landu eta garatzeagatik bereizi da, "Stanislavski-M.Chejov-Grotowsky-Vakhtangov" metodologia (metodo errusiarra), errusiar eskola klasikoko metodologia[1]. Ánima Eskola Arte Dramatikoko Eskolaren zuzendaria da. 2010. urtean Ercilla Saria irabazi zuen, bere antzerki lan eta ibilbideagatik (Premio Ercilla a la labor teatral).
Bizitza
Saratoven jaio zen, Sobietar Batasunean, 1955eko urriaren 27an. 18 urte zituela Moskura joan zen lagun batekin batera antzerkia ikasteko. Errusiako Antzerki Arteen Estatu Institutuan sartu zen eta Moskuko Antzerki Unibertsitatean ikasteko beka lortu zuen arte dramatikoa ikasteko.[2]
Mechislav Iosifovich Shimansky du aita, Saratovetik gertu dauden Stalinen kanpamentuetan egon zen zazpi urtez, erregimenaren etsai deklaratu zutelako, eta bertan Marinaren ama ezagutu zuen, kartzelapetuen erizaina zen bera. Aitaren gurasoak, Zhytomyrtik hurbil jabetza zuten aristokrata poloniarrak, eta bere neba fusilatuak izan ziren.
1979an Shimanskayak bere senarra ezagutu zuen Algis Arlauskas, pelikula bat filmatzen zuten bitartean, eta berarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba dituzte, alaba, Olga Arlauskas, pelikula zuzendari ospetsua da Errusian. 2013an Algis Arlauskas beste emakume batekin joan eta 2016an dibortziatu egin ziren.
1992an iritsi zen Marina Shimanskaya Espainiara eta 2009an Anima Eskola antzerki eskola ireki zuen bere senar ohi Algis Arlauskasekin batera, gaur egun zuzentzen dutena eta bertan irakasten dute.[3]
Konstantin Stanislavski eta Mikhail Txejoven antzezte sisteman aditua da. 2010ean Ercilla Saria lortu zuen.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Deia. «Rusia recibe a un 'imposible' Lorca» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-25).
- (Gaztelaniaz) ««Era una chica de provincias que soñaba con ser una gran actriz»» El Correo 2009-06-15 (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- Rodríguez, Txani. (2014-04-14). Entrevista a Marina Shimanskaya, actriz y profesora de interpretaciónx. (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).
- (Gaztelaniaz) «Entrevista a Marina Shimanskaya, una dama de los escenarios» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-10).