Marin
Marin Eskoriatza udalerriko (Gipuzkoa) mendebaldeko auzo eta elizate bat da, Eskoriatzako zazpi elizateetako bat. 2007an, auzoak 57 biztanle zituen.
- Artikulu hau Eskoriatzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marin (argipena)».
Marin | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Debagoiena |
Udalerria | Eskoriatza |
INEk ezarritako kodea | 20034000500 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′06″N 2°35′24″W |
Altuera | 495 m |
Demografia | |
Biztanleria | 43 (2022) |
Mugakideak
Mugakide ditu ipar eta mendebaldean Arabako Aramaio udalerria; hegoaldean, Gipuzkoako Leintz Gatzaga udalerria: eta ekialdean Eskoriatzako Zarimutz auzoa.
Ondasun nabarmenak
- Santa Maria Magdalena parrokia. Erretaula barrokoa duena.
- Santa Luzia ermita.
- Estilo neoklasikoko hilerri interesgarria.
- Baserriak: Isasi (beheko sua sukalde erdian dauka) eta Bidebeti-bekoa, besteak beste.
Garraiobideak
Eibar eta Gasteiz lotzen dituen AP-1 errepidearen zatiak auzoa zeharkatzen du, eta bertatik igarotzekoa da Euskal Y edo Abiadura Handiko Trena ere, Donostia-Gasteiz tartea zehazki.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.