Marimí Azpiazu
Marimí Azpiazu Michelena edo María del Milagro Azpiazu Michelena (Irun, 1942ko irailaren 10a) gipuzkoar piano eta harpa jolea da, musikaren munduan egindako ibilbidearengatik ezaguna.[1]
Marimí Azpiazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1942ko irailaren 10a (81 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | harpa pianoa |
Biografia
Marimí Azpiazu Michelena Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1942ko irailaren 10ean. Bere familia musika tradizio handikoa zen. Sei urte zituela Maria Pilar Echevesterekin musika ikasten hasi zen. Jose María Iraola irakaslearekin piano ikasketak burutu zituen Donostiako Musika Udal Kontserbatorioan. Emaitza bikainak eta karrera amaierako saria lortu zituen. Madrilgo Kontserbatorioan, Luisa Menárquezen eskutik harpa ikasketak egin zituen eta 1961ean aho batez lehenengo saria lortu zuen.[2] Donostiako Kontserbatorioan, Francisco Escudero izan zuen armoniako irakasle. Donostiako Musika Udal Kontserbatorioan harpa irakasle izatera iritsi zen eta Orkestra Sinfonikoan bakarlari.
Kontzertu eta emanaldiak
60. hamarkadan harpa eta orkestrarako kontzertu ugari eman zituen. Adibidez:
- Mozart -en, "Flauta eta harparako kontzertua Do-n" jo zuen:[3]
- 1961/12/10 eta 1961/12/18 Victoria Eugenia antzokian donostiako kontserbatoriko orkestrarekin.
- 1962/02/22 Iruñako Gaiarre antzokian, Santa Cecilia orkestrarekin batera.
- 1964/02/09 Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
- 1966/02/25 Donostiako Kontserbatorioko orkestrarekin Victoria Eugenia antzokian.
1983ko martxoaren 21ean Avileseko "Semana de música religiosa"n parte hartu zuen Lekeitioko Itxas soinua abesbatzarekin harpa bakarlari moduan.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Azpiazu Michelena, María del Milagro - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
- (Gaztelaniaz) .
- López, Francisco Javier. (2006). "Los conciertos de W.A. Mozart frente al público (I)". Flauta y música, 16 or..