Mariko Tamaki
Mariko Tamaki (Toronto, 1975) artista eta idazle kanadarra da eta hainbat komiki eta eleberri grafikoetan egindako lanagatik ezaguna. Bere lanek nerabe eta gazteen harremanak dute ardatz, LGBT eta Queer mugimenduei betiere etengabeko arreta eskaintzen diolarik.
Mariko Tamaki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toronto, 1975eko abenduaren 22a (48 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Talde etnikoa | Juduak Japanese Canadians (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | McGill Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea, komiki gidoilaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Cat's Eye (en) , Fun Home (en) eta Generation X: Tales for an Accelerated Culture (en) |
marikotamaki.blogspot.ca | |
Jatorri mistokoa da, japoniar-kanadarra eta judu-kanadarra. Havergal Collegen ikasi zuen, neskentzako bigarren hezkuntzako ikastetxe batean. 1994an Ingeles Literaturako gradua eskuratu zuen McGill Unibertsitatean.[1]
Bere literatur lanaz gain, Marikok Emakumearen Ikasketak masterra du eta bi urtez Hizkuntz Antropologiako doktoretza batean lan egin zuen. Bere ikerketa akademikoa Cabaret Drag-eko emanaldietan erabilitako azentuetan oinarritu zen. Bere ikerketak jendearen hitz egiteko moduarekiko etengabeko obsesioa eragin zuen.[2]
Ibilbidea
2008an,bere lehengusu Jillian Tamakiren kolaborazioan, Skim eleberri grafikoa argitaratu zuen. Nerabe batek bere irakaslearekiko dituen sentimendu erromantikoei buruzko istorioa kontatzen du; sentimendu horien elkarrekikotasuna ez da argi geratzen testuan. Beste istorio nagusia gay izan zitekeen ikaskide baten mutil-lagun ohiaren suizidioa da.
Emiko Superstar, Tamakiren bigarren eleberri grafikoak eta Steve Rolston ilustratzailearekin egindako lehenak, bere hiri inguruko bizitzan harrapatuta sentitzen den neska gazte bat du protagonista.
2014an, berriro Jillian Tamakirekin elkarlanean This One Summer eleberri grafikoa eman zuen argitara. Haurtzaroko azken txanpan dagoen neskato baten istorio eder eta hunkigarria.
2019ko maiatzean Laura Dean Keeps Breaking Up with Me (Laura Deanek nirekin apurtzen jarraitzen du) eleberri grafikoa argitaratu zuen Rosemary Valero-O 'Connell artistarekin batera. Frederica Rileyren istorioa kontatzen du. Laura Dean, institutuko neskarik ezagunenarekin erabat maitekinduta dago. Baina arazo bakarra dago: Laura Dean ez da neskalagunik onena. Eleberri grafiko horrek, hain zuzen ere, harreman toxikoak alde batera uzten ditugunean gertatzen denaz gogoeta egitera garamatza.[2]
Beste lan batzuk: Wonder woman; Supergirl; Harley Quinn: breaking Glass, Tomb Raider, X-23; Lumberjanes eta She-Hulk, besteak beste.
Lanak
Ingelesez
- Cover Me (2000)
- True Lies: The Book of Bad Advice (2002)
- Fake ID (2005))
- Skim, with Jillian Tamaki (2008))
- Emiko Superstar, with Steve Rolston (2008)
- (You) Set Me on Fire (2012)
- This One Summer, with Jillian Tamaki (2014)
- Tomb Raider (2016)
- Saving Montgomery Sole (2016)
- Supergirl: Being Super (2016-2017)
- X-23 (2018)
- Laura Dean Keeps Breaking Up with Me, illustrated by Rosemary Valero-O'Connell (2019)
- Harley Quinn: Breaking Glass, illustrated by Steve Pugh (2019)
- Spider-Man & Venom: Double Trouble (2020)
- Dark Detective, #1-4, illustrated by Dan Mora (2021)
Lumberjanes eleberriak (guztiak Brooklyn Allen-ek ilustratuta)
- Unicorn Power! (2017, ISBN 9781419727252)
- The Moon is Up (2018, ISBN 9781419728686)
- The Good Egg (2018, ISBN 9781419740923)
- Ghost Cabin (2019, ISBN 9781419733611)
She-Hulk
- Volume 1: Deconstructed (2017)
- Volume 2: Let Them Eat Cake (2018)
- Volume 3: Jen Walters Must Die (2018)
Gazteleraz
- Laura Dean me ha vueto a dejar (Steve Pugh-ek ilustratuta), La Cúpula argitaletxea, 2019.
- Harley Quinn: cristales rotos (Rosemary Valero-O 'Connell-ek ilustratuta), Hidra argitaletxea, 2020.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Mariko Tamaki» DC Database (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).
- (Ingelesez) «Mariko Tamaki - Writer, Artist, Graphic Novelist» Macmillan Speakers Bureau (Noiz kontsultatua: 2021-04-06).