Marienaltar (Conrad von Soest)
Marienaltar (literalki "Mariaren erretaula") 1420ko hamarkadako Dortmundeko Marienkirche elizan dagoen erretaula bat da. Gotiko berantiarreko eta nazioarteko arte gotikoko lan garrantzitsua da. Erretaula, triptiko itxurakoa, urte batzuk geroago hil zen margolariaren azken lana da. Mariaren bizitzari erabat eta bakar-bakarrik dedikatua izatearen berezitasuna du. Historiaren gorabeherek kalte handiak eragin dizkiote.
Marienaltar (Conrad von Soest) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Conrad von Soest (en) |
Sorrera-urtea | 1400(e)ko hamarkada |
Mugimendua | Nazioarteko gotikoa |
Ekoizpen lekua | Alemania |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | arte sakroa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 73B13, 73E74 eta 73B57 |
Kokapena | |
Lekua | Marienkirche (en) |
Bilduma | Marienkirche (en) |
Jabea | Erromatar Eliza Katolikoa |
Argumentu nagusia | Erregeen gurtza |
Historia
Erretaulak historia nahasia izan du, eta bere existentzia mehatxatuta ere ikusi du sarritan. Hasieran, erretaulak triptiko itxura zuen, erdiko panelean ixteko bi alboko hegalekin. Egun kanpoko panelak oso degradatuta daude, barrukoak ez bezala.
Hasieran, erretaula aldare gotiko baten parte zen. 1720an, barroko estiloko 16 metro inguruko aldare-euskarri bat egin zioten. Oholak marko berri honetan sartzeko, zerratu egin ziren, baita mailukatu ere, eta aldare barrokoan era ezberdinean jarri ziren: beheko alboko bi hegalak, erdiko panela goian. Panelak ilargi-erdiz gainditzen zituzten, eta beheko ertza 20 zm2 inguruko testu-banda batek estali zuen.[1]
1926an, Renaniako milurtekoaren harira antolatutako Koloniako erakusketa handi batean agertu zen erretaula. Orduan, Koloniako Wallraf-Richartz Museoko zuzendariak erretaula osoa zaharberritzea proposatu zion udalari, eta horren truke bi zatietako kanpoaldeko margolanak gordetzea. Proposamen hau lehenik eta behin onartua, azkenean ez zen burutu, zorionez.
Aldare barrokoa 1944ko azaroaren amaiera eta 1945eko martxoaren hasiera bitartean suntsitu zuten aire eraso batez.[2] Erretaularen panelak Schloss Langenau Alemaniako museoko biltegira eraman zituzten garaiz eta ukitu gabe gelditu ziren. 1948an erretaula Cappenberg Museora eraman zuten Museums für Kunst- und Kulturgeschichte-ren lokaletan. 1957an panelak metalezko marko moderno batean jarri ziren jatorrizko antolamenduan, eta gaur egun Marienkirche-ko aldare-mahai batean daude.
Egilea
Erretaula Conrad von Soest-i egoztea, 1950ean, Dortmundeko Museum für Kunst und Kulturgeschichte erakundeko zuzendaria zen Rolf Fritz artistaren ezkutuko sinaduraren aurkikuntzaren ondorioz ezarri zen.[3] Margolanean hilzorian dagoen Mariaren ohearen ondoan dagoen gau-mahaian liburu bat dago; haren itxitura orrien artean sartuta dago. Bertan, lau letrak irakur ditzakegu: "con..d", hau da Conrad-en (von Soest) laburdura. Hau da Ipar Alemaniako margolariek egindako lehen lanetako sinatuta da, haien egileei ziurtasunez egotzi dakiekeena.
Paneleak
Aurrealdekoak
Conrad von Soest artistaren Marienaltar 1420 (aurrealdea)
Kanpoko bi panelek 1,40 metroko altuera dute, erdiko panela zertxobait baxuagoa da. Margolanek aurreko birpinketa eta zaharberritzeen arrastoak erakusten dituzte. Atzealdeko margolanak, itxitako erretaularen kanpoaldea osatzen zutenak, oso hondatuta daude, eta zati garrantzitsuak falta dira, Deikundean bereziki. Margolanek Mariaren bizitzako gaiak soilik erakusten dituzte; Alemania iparraldeko salbuespena da.
Atzealdekoak
Conrad von Soest artistaren Marienaltar 1420 (atzealdea)
Erretaularen atzeko paneletan Jesusek Mariaren Deikundea eta Koroatzea ageri dira. Erretaula itxi zutenean ikusgai zeuden margolanak dira. Zerratzearen ondorioz falta diren piezak erraz identifikatzen dira. Bi margolanek Kristoren ama den Mariaren zikloaren hasiera eta amaiera adierazten dute.
Jantzietan edo hormako tapizetan irudikatutako ereduak
- Arrano bikoitza.
- Beste arrano bikoitza.
- Adarbakar bat.
- Granada bat.
- Grifo bat.
Erreferentziak
- Horst Appuhn, « St. Marien in Dortmund », Konrad Lorenz, Die Ev. St. Marienkirche zu Dortmund, Dortmund, Mariengemeinde, 1981, 26.or.
- Ibidem.
- Rolf Fritz, « Beobachtungen am Dortmunder Marienaltar Conrads von Soest. », Westfalen, 28. liburuku, 1950, 107–122 or.