Marie Tharp
Marie Tharp (Ypsilanti , Michigan, AEB, 1920ko uztailaren 30a - Nyacken, New York, AEB, 2006ko abuztuaren 23a) estatubatuar geologoa eta itsas kartografoa izan zen. Bruce Heezenekin batera, itsas hondoaren lehen mapa zientifikoa sortu zuen.
Marie Tharp | |
---|---|
(1968) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ypsilanti (Michigan), 1920ko uztailaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York |
Heriotza | Nyack (New York), 2006ko abuztuaren 23a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea Tulsako Unibertsitatea Ohio Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | gradua masterra |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartografoa, ozeanografoa eta geologoa |
Enplegatzailea(k) | Amoco (en) (1944 - Columbia Unibertsitatea (1952 - 1983) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Society of Woman Geographers (en) |
Bizitza
Marie Tharp Ypsilantin jaio zen. Bere gurasoak William eta Bertha izena zuten, aita Estatu Batuetako Nekazaritza Sailerako zoruen sailkapen bat egin zuen mapen bidez. Bera amak aldiz, alemaneko eta latineko irakaslea izan zen.
1943an Ohioko Unibertsitatean graduatu zen ingeleseko eta lau minor eta musikako bachelor graduekin. Gero, Michiganeko unibertsitatearen eskutik geologiako gradu bat jaso zuen, Tulsa unibertsitatearen eskutik matematikako gradu jaso baino lehen, Stanolind Oil konpainiarentzat geologoa bezala lan egiten zuen bitartean.
Lan bizitza
1948an New Yorkera mugitu zen eta Maurice Edwingekin lanpostu bat lortu zuen,Columbiako Unibertsitatean, Lamonteko geologia Laborategian (gaur Lamont- Doherty izeneko Lurreko Behatokia dena)hain zuzen ere. Hasieran delineatzaile orokor bezala lan egin zuen. Bertan, Bruce Charles Heezen geologoa ezagutu zuen. Lan goiztiar batean bi geologoek Bigarren Guda Mundialean hondoratutako hegazkinen kokapena jakiteko datu fotografikoak erabili zituzten. Geroago, elkarrekin lanean hasi ziren ozeano azpiko lurzorua aztertzeko. Lehenengo hemezortzi urteetan, Heezen geologoak Vema itsasontzian zegoen behatokitik datuak jaso behar izan zituen, Tharpek informazio horretaz baliatuz mapak egiten zituen bitartean. Gainera, ez zeukan baimenik itsasontzian lan egiteko, bere sexua zela eta. Hala ere, 1965ean, espedizioan parte hartzea erabaki zuen. Woods Hole Atlantis Erakundeko itsasontzi esploratzailetik eta itsaspeko lurrikaren sismografotik jasotako datuak erabili zituen bere lana gauzatzeko. Heezen jaunarekin lan hau bukatzerakoan, ozeano zoruaren lehenengo mapa sistematikoa izatea suertatu zuen.
1957an, bi geologoek Ipar Atlantikoko lehen mapa fisiografikoa argitaratu zuten. Urte batzuetara, 1977.urtean hain zuzen, Heinrich Berann margolari australiarraren laguntzaz zoru ozeanikoaren lehenengo mapa argitaratu zuten. Urte honetan Bruce Charles Heezen geologo estatu batuarra hil zen.
1983. urtera arte, emakume geologoa Columbia Unibertsitateko fakultatean lanean jarraitu zuen. Gero, erretiratzeko adinean, Hego Nyacken (New York) mapa banaketen negozio bat sortu zuen.1995ean, Tharpek bere mapa bilduma eta jasotako informazioa Library Congress sail kulturaleko Mapa eta Geografia Sailera dohaintza egin zuen.
Marie Tharp 2006ko abuztuaren 23an Nyack herrian hil zen minbizia jota.
Hil ondorengo esker onak
2001ean Marie Tharp ozeanografiaren aintzindaria izateagatik urteko lehenengo Lamont-Dohery Saria jaso zuen. 2009an Ocean in Google Earth aplikazioak Tharp geologoaren mapak hartu zituen, jendeak ikusgai izateko.
2013an Hali Felt autoreak bere biografia argitaratu zuen "Sounding" izenburuarekin: Ozeanoko zorua irudikatu zuen emakume paregabearen istorioa ("The Story of the Remarkable Woman Who Mapped the Ocean Floor").