Marie Gabrielle Capet
Marie Gabrielle Capet (Lyon, Frantzia, 1761eko irailaren 6a – Paris, Frantzia, 1818ko azaroaren 1a) frantziar margolaria izan zen. Olio, pastel eta akuareletako pinturen erretratuak egiten zituen zerbitzari baten alaba margolaria zen.[1][2][3][4]
Marie Gabrielle Capet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lyon, 1761eko irailaren 6a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1818ko azaroaren 1a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Capet (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Adélaïde Labille-Guiard |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris |
Mugimendua | Klasizismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Biografia
Marie Gabrielle zerbitzari baten alaba zen. Hogei urte zituela pintura ikastera joan zen Parisera Adélaïde Labille-Guiard-ekin. Ikaskideen artean Marie-Victoire d'Avril eta Marie Marguerite Carreaux de Rosemond zeuden.[5]
Margolari ibilbidea
Bi urte geroago, olio-pinturan zuen nagusitasunari esker, lehen autoerretratuak aurkeztu zituen. 1781etik aurrera, erretratu ugari erakutsi zituen. Ezagunenak Madame Adelaida eta Madame Victoria dira, eta Madame Labille-Guiardena, berriz, bere ikasleekin margotu zuen. Bere obra nagusiak Jeunesse aretoan (Gazteriaren Aretoa) daude ikusgai 1785az geroztik.[2]
Errege-familiako hainbat kide bere bezero izan ziren, besteak beste, Frantzako Luis XIV.a Borboikoa , Adelaida Frantziako (Madame Adelaida) eta Viktoria Frantziakoa (Madame Victoria). 1815ean pintatu zuen azken olio-konposizioa, eta, ondoren, pintura utzi zuen. 1818an hil zen Parisen.[2]
Iruditegia
Bere lanetako batzuk:[6]
- Marie Gabrielle Capet eta Marie Marguerite Carreaux de Rosemond, 1785 ingurukoa
- Autoerretratua, Marie Gabrielle Capet, 1790
- Estudioko eszena bat, 1808
- Jean-Antoine Houdon Voltaire-ren bustoa egiten, 1800, Musée des Beaux-Arts de Caen
- Charles Meynierren erretratua, 1799, Beaux-Arts de Paris
- Françoise de Châlus, Narbonneko dukesaren erretratua, 1787, Musée Bomann
- Marie-Joseph Chénierren erretratua
- Neska gaztea
- Portrait de Geneviève Journu-Auber
Erreferentziak
- «Forgotten Women Artists: #3 Marie-Gabrielle Capet: Stepping out from the Shadows» Journal of ART in SOCIETY.
- (Ingelesez) «Marie-Gabrielle Capet» Artvee (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- (Ingelesez) «Forgotten Women Artists: #3 Marie-Gabrielle Capet: Stepping out from the Shadows» Journal of ART in SOCIETY (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- (Frantsesez) m'intéresse, l'équipe Ça. (2021-05-15). «L'histoire cachée derrière « L'atelier de madame Vincent » de Marie Gabrielle Capet» Ça m'intéresse (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- (Gaztelaniaz) concha. «Marie-Gabrielle Capet» Concha Mayordomo Artista (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
- «Marie-Gabrielle Capet - 17 artworks - painting» www.wikiart.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-19).
Bibliografia
- Comte Arnauld Doria: Marie-Gabrielle Capet. Les Beaux-Arts «Editions d'études et de documents», Paris 1934.
- Vivian Cameron, «Gabrielle Capet», in Delia Gaze (arg.) Dictionary of Women Artists. Fitzroy Dearborn Publishers, London und Chicago 1997, Band 1, S. 345–46.
- Thomas W. Gaehtgens: Eine gemalte Künstlergenealogie. Zu Marie-Gabrielle Capets Atelierszene in der Münchener Neuen Pinakothek. In: Niederdeutsche Beiträzur Kunstgeschichte. Band 38, 1999, S. 209–19.