Marie Bashkirtseff
Maria Kostiantynivna Baxkyrtseva (ukraineraz: Марія Костянтинівна Башкирцева) edo Maria Konstantinovna Baxkirtseva (errusieraz: Мария Константиновна Башкирцева) (Gavrontsi, Errusiar Inperioa, 1858ko azaroaren 24agreg./azaroaren 12ajul. - Paris, Frantzia, 1884ko urriaren 31greg./urriaren 19ajul. ), ezagunagoa Marie Bashkirtseff izenez, errusiar idazlea, margolaria eta eskultorea izan zen.
Marie Bashkirtseff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Havrontsi (en) , 1858ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia |
Talde etnikoa | ukrainarra |
Heriotza | Paris, 1884ko urriaren 31 (25 urte) |
Hobiratze lekua | Passy hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Aita | Konstantin Pavlovich Bashkirtsev |
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Julian (en) |
Hizkuntzak | frantsesa ukrainera |
Irakaslea(k) | Tony Robert-Fleury (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, eguneroko-idazlea, idazlea, biografoa eta artista |
Lantokia(k) | Paris |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Errealismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Eliza ortodoxoa |
| |
Bizitza
Hamalau urterekin aurkitu zuen bere bokazio artistikoa Florentziara egindako bisita batean. Bere amak (Maria Babanina) bere aita (Konstantín Bashkírtsev aristokrata) abandonatu zuen eta 1870etik aurrera Europa osoan zehar bidaiatu zuen.[1]. Poliglota, ukrainera, frantsesa, ingelesa, italiera eta errusiera menderatzen zituen, greziar-latindar klasikoen ezagutza zabalaz gain. Hamabi urte zituenetik, egunkari pertsonal bat idazten zuen frantsesez. Parisko Julian Akademian sartu zen, emakumeei sartzen uzten zien bakarrenetakoa. Bizitza laburra izan bazuen ere, oso lan esanguratsuak utzi zituen, hainbat arlo artistikoetan, batez ere margolari eta idazle gisa. Bere egunerokoak argitaratu zituen sendiak. Bertan heriotzara eramango zuen gaixotasunaren berri eta bizipenak islatu zituen. Hogeita bost urte besterik ez zituela, zendu zen tuberkulosiak jota.
Lanak
Ospe eta aintza lortzeko helburuak ez zituen izkutatzen, bere buruarekin beti oso zorrotz jokatzen bazuen ere. Bere egunerokoek ospea eman zioten 1891 ezagutaraztean, nahiz eta bertsio laburtuak baino ez ziren argitaratu XIX eta XX mendeetan. Ezaguna da ere Guy de Maupassant idazlearekin izandako gutuneria. Margolaritzari dagokionez, lan batzuk Orsay Museoak gordetzen ditu. L'Académie Julian lan ezaguna Dniproko Arte Ederretako museoan dago. Azkenik, Bigarren Mundu Gerran, nazien etorreraren aurrean Ukraina ebakuatu zutenean, pintura asko desagertu ziren.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz)Grandes Mujeres Artistas Londres [etab.]: Phaidon, 2019.orr. 53. ISBN 978-1-83866-004-8