Marie-Pierre Kœnig
Marie Joseph Pierre François Kœnig (Caen, 1898ko urriaren 10a - Neuilly-sur-Seine, 1970eko irailaren 2a) frantziar jenerala izan zen.
Marie-Pierre Kœnig | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1956ko urtarrilaren 19a - 1958ko abenduaren 5a Barrutia: Rhin Beherea Hautetsia: 3rd Legislature of the French Fourth Republic (en)
1951ko azaroaren 26a - 1955eko urriaren 27a
1951ko uztailaren 5a - 1955eko abenduaren 1a Barrutia: Rhin Beherea Hautetsia: 2nd Legislature of the French Fourth Republic (en)
1944 - 1945 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Marie Joseph Pierre François Kœnig | ||||||||
Jaiotza | Caen, 1898ko urriaren 10a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Neuilly-sur-Seine, 1970eko irailaren 2a (71 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lycée Malherbe (en) | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Académie des sciences morales et politiques Europako Kontseiluko Legebiltzarra Frantziar Indar Askeak | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada | ||||||||
Gradua | brigada-jeneral Frantziako mariskal kapitain teniente-koronel colonel (en) divisional general (en) | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Frantziako Herriaren Batasuna | ||||||||
Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta ondoren Marokon, Kamerunen eta Silesian zerbitzatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren hasieran Frantziako Atzerritar Legioan zegoen eta Frantziara itzuli zen. 1940an, Frantziako tropen kapitaina zen Norvegian.
Frantziako porrotaren ondoren, Britainia Handira ihes egin zuen eta De Gaulle jeneralarekin elkartu zen. Frantziar Indar Askeak buruzagietako bat izan zen. Siria, Libano eta Egiptoko kanpainetan parte hartu zuen. Frantziako tropak zuzendu zituen Normandiako lehorreratzean eta Frantziako tropak barnealdean ere zuzendu zituen 1944tik. 1944ko abuztuan Parisko gobernadore militar izendatu zuten.
1945etik 1949ra, okupazioko armada frantsesa zuzendu zuen Alemanian.
Armadatik erretiratu ondoren politikan sartu zen eta 1951tik 1958ra Asanblea Nazionaleko kide eta 1954an Armadako ministro izan zen. 1984an, mariskal-mailara hil ondoren igo zuten.