Marie-Antoinette Maupertuis

Marie-Antoinette Maupertuis (1967ko apirilaren 10a) korsikar ekonomialaria eta politikaria da. 2021etik aurrera Korsikako Asanbladako presidentea da; kargu horretan lehen emakumea.[1]

Marie-Antoinette Maupertuis
Korsikako Asanbladako presidentea

2021eko uztailaren 1a -
Jean-Guy Talamoni
Korsikako Asanbladako kidea

2015 -
Bizitza
JaiotzaBastia, 1967ko apirilaren 10a (56 urte)
Herrialdea Korsika
Hezkuntza
HeziketaKorsikako Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJean-Luc Gaffard (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaFemu a Corsica

Twitter: Maupertuis_N Edit the value on Wikidata

Biografia

Ekonomian doktorea 1995etik, Korsikako Unibertsitateko irakaslea da, eta hainbat lan argitaratu ditu uharteko ekonomiari zein turismo jasangarriari buruz.[2] 2015ean hasi zuen ibilbide politikoa, 2015eko Korsikako hauteskundeetara Femu a Corsica alderdi abertzalearen zerrendan aurkeztuta. Alderdiaren garaipenaren ondoren (Pè a Corsica koalizioan) Korsikako Kontseilu Exekutiboko kontseilari izendatua izan zen, Atzerriko eta Europako gaien kontseilari gisa. 2018tik aurrera Korsikako Turismo Agentziako (ACT) presidentea ere bada, eta Korsikaren ordezkaria izan da Europako Eskualdeen Batzarrean.[3]

2021eko Korsikako hauteskundeetan bigarren postuan aurkeztu zen Femu a Corsica alderdiaren hautagaitzan (Fa populu inseme). Zerrenda horrek gehiengo osoa eskuratu zuen Korsikako Asanbladan, eta 2021eko uztailaren 1ean egindako eratze-bilkuran Maupertuis aurkeztu zuten asanbladako presidente izateko. Botoen gehiengoa eskuratu zuen, beraz ordutik Korsikako Asanbladako presidentea da. Jean-Guy Talamoni ordezkatu zuen karguan, eta kargua eskuratzen zuen lehen emakumezkoa bilakatu zen.[4]

Erreferentziak

  1. Zala, Ander Perez. «Marie-Antoinette Maupertuis, Korsikako Asanbleako lehen emakume presidentea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  2. (Frantsesez) «Portrait de Marie-Antoinette Maupertuis: l'éclairage scientifique et citoyen» Corse Matin 2011-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  3. (Ingelesez) «Member» cor.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
  4. (Frantsesez) «Nanette Maupertuis élue présidente de l'Assemblée de Corse» Corse Matin 2021-07-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.