Maribel Vaquero
Maribel Vaquero Montero (Urnieta, Gipuzkoa, 1970eko maiatzaren 26a) VIII. eta IX. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea da. Hain zuzen ere, VIII. legegintzaldian zehar, 2007ko uztailaren 16an estreinatu zen legebiltzarkide bezala Eneko Goya ordezkatuz. Horrez gain, Urnietako zinegotzia, EITBko administrazio kontseilukokidea eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea da.
Maribel Vaquero | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko abuztuaren 17a - Barrutia: Gipuzkoa
2019ko azaroaren 10a - 2023ko abuztuaren 17a Barrutia: Gipuzkoa
2007ko uztailaren 16a - 2015eko uztailaren 22a Barrutia: Gipuzkoa | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Urnieta, 1970eko maiatzaren 26a (53 urte) | ||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Maribel Vaquero Zuzenbidean lizentziatua da eta Herri Erakundeen kudeaketa graduondokoa egin zuen. Euskara eta gaztelania hizkuntzak menperatzen ditu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.