Maribel Castello
Maribel Castello Goienetxea (Irun, Gipuzkoa, 1957) politikari abertzalea da.
Maribel Castello | |||
---|---|---|---|
2012ko abuztuaren 10a - 2012ko abuztuaren 28a ← Aintzane Ezenarro Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Irun, 1957 (66/67 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Bizitza
Batxilergo ikasketak amaitu eta berehala ezkondu zen eta haurdun geratu zen. Irungo EAJ berreraikitzeko lanetan aitzindari izan zen Irungo beste abertzale batzuekin, herriko ikastola eta Jakintza euskaltegiaren sortzaileen artean aurkitu dezakegu trantsizioko garai korapilatsuetan. Batzokiko tabernan lanean hasi ze,n eta lehen udal hauteskundeen ondorioz Alkatetza eskuratu berri zuen EAJ udal taldearen aholkulari bezala jardun zuen. 1986ko tira-biren ondorioz, Irungo EAJ-ko kideen gehiengoak Eusko Alkartasuna alderdi berrian sartzeko erabakia hartu zuen, eta Irungo batzokiko akzioen gehiengoa biltzeko lanetan kolaboratu zuen Maribelek, Alkartetxea sortzeko beharrezkoak ziren neurriak hartuz. Baina herri mailako politikan entzutetasuna 1987 urtean eskuratu zuen. Urte hartan Udal Hauteskundeak ospatu ziren eta Eusko Alkartasunaren zerrendak 5 zinegotzi lortu zituen, tartean Maribel Castello hautatua izan zelarik, nahiz eta ez zen zerrendaburua izan zen, bozeramailetza berari egokitu zitzaion alderdiaren erabakiz.
1987-1991an Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkidea izan zen. 1987 eta 1999 urte bitartean Irungo Udal Gobernuan alkateordetza postua eskuratu zuen, Euskara, Kultura, Hirigintza, Udaltzaingoa eta Ingurugiro sailetan aritu zelarik legegintzaldi ezberdinetan. Bidasoaldeko Emakumeak deituriko talde feministak eta herriko beste eragile batzuk eskatuta, Maribelek bat egin zuen emakumeek Alardean parte hartzeko aldarriarekin, eta horren ondorioz udal gobernuan, alderdi barnean eta herrian presio latzak jasan behar izan zituen, mehatxu eta guzti[1].
1999ko hauteskundeetan Eusko Alkartasunak zerrendatik kanpo utzi zuen eta Alardean emakumeen parte hartzea defendatzen zuten guztien alborapena gauzatu zen Irungo gainerako alderdi gehienetan bezala,EAJ-EA koalizioak Alkatetza eskuratzeko tradiziozaleen bozkak eskuratzeko estrategia bultzatu zuen eta Maria Elena Echegoyen Gaztelumendi, Betiko Alardearen abokatua hautatu zuen zerrendaburu .
Udalgintzatik kanpo, talde feministekin elkarlanean jarraitu zuen Bidasoaldeko Alarde Publikoen aldeko ekimenetan. 2003an Aralarreko zerrendetan independiente gisa parte hartu zuen eta hauteskundeen ondoren Irunen Aralarren herri talde bat osatzeko bileretan parte hartu zuen eta Batzar Nagusietako ordezkariarekin, hots, Aintzane Ezenarrorekin kolaboratu zuen. 2005 urtean Aralarren Oarso Bidasoko batzordeko arduraduna izendatu zuten, ondorioz Gipuzkoako Aralarren Zuzendaritzako kide izan zen, Oxel Erostarbe koordinatzailearekin batera, 2006an ardura hori utzi[2] eta Gipuzkoako Zuzendaritza berria hautatzeko hauteskundeetan hautatua izan zen. 2009an Gipuzkoako batzarrak berriro hautatu zuen 2011ra arte. Era berean, Castello 2006an Bilbon ospatu zen III. Kongresuan Aralarren Hegoaldeko Zuzendaritzako kide hautatua izan zen 2009ra arte, garai hartan Alderdiaren kontuhartzailetza lanak eraman zituen zuzendaritzan eta, 2009ko hauteskundeez geroztik Eusko Legebiltzarreko aholkularia izan zen. Bere arduren artean, Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluko kide izendatu zuen Aralarrek[3].
2010 urtean, Irungo Udalean EB-Aralar udal taldeko aholkulari izendatu zuten eta 2011 udal eta foru hauteskundeetan joan zen, ordezkaritzarik lortu gabe. 2011ko V. Kongresuaren ondoren Alderdiko barne arduren berritze prozesuari ekin zitzaion eta, irailean Maribel Castello Bidasoaldeko Eskualde Batzordean arduraduna izendatu zuen militantziak %75eko babesarekin. Horren arabera, Gipuzkoako Zuzendaritzako kide izango zen. Haatik, 2011ko urriaren 22an Irunen Gipuzkoako Aralarrek egin zuen batzarrean, Aralarrek bizi zuen barne krisia agerian geratu zen eta Ernesto Merino ofizalistak 45 bozka eskuratu zituen Andoni Ibarguren zinegotzi zarauztarrak 43 lortu zituelarik. Maribel Castellok bigarren honen aldeko apustua egin zuenez, Bidasoko batzordea desegin eta Oarsoaldeko komitearekin fusionatzea erabaki zuen Zuzendaritza berriak, Bidasoko batzordearekin talka eginez[4].
Gauzak horrela, Maribel Castellok Gipuzkoako Aralarren baitan sortu zen Aizkorri Taldea deituriko ildo kritikoan militatzen hasi zen, baina estatutoen arabera onartua izan behar zen ildoaren legalizazioa gauzatzen ez zenez, beste kritiko batzuekin batera 2012ko martxoan Aralarrek Gasteizen ospatu behar zuen Batzarrean ez parte hartzea eta alderdia uztea erabaki zuten kritikoek[5]. 2012ko maiatzean Nahia alderdi berria osatu zutenen artean aurkitzen da, lehendakari gisa[6]. 2012ko abuztuan Aintzane Ezenarrok Eusko Legebiltzarrean utzitako postua bete zuen[7].