Maribel Arriortua
María Isabel Arriortua Markaida (Barakaldo, 1950eko azaroaren 11) bizkaitar kimikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean zientzia kimikoetan lizentziatua (1976) eta doktorea (1981), bertoko mineralogia eta petrologia departamenduan irakasle da, eta 1992tik katedraduna ere bai. Hasieratik, material kristalinoak ikertzen dituen IMaCris/MaKrisl ikerketa-taldearen muina izan da bera.[1][2] SGIker-ren zuzendaria, 2010ean Euskadi Ikerkuntza Saria irabazi zuen.[3]
Maribel Arriortua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1950eko azaroaren 11 (73 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UCLouvain |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Jakiunde |
Irakasle eta ikertzailea
Lovaine-la-Neuve-ko (Belgika) Unibertsitatean egin zuen bere doktore-tesiaren zati bat. IMaCris/MaKrisI taldearen sortzaile eta buru izan da bere ibilbidearen kstal-materialak aztertzen diharduen . Atomoen arteko egitura ikertzen dute materialetan.[4] Laborategian sintetizatutako materialak izan daitezke, edo naturan aurkitutako produktu naturalak. Aldaketak sortzen dituzte material horietan halako propietateak edota nolako aplikazioak bilatzeko.[5]
Erregai fosilen ordezkoak bilatzera zuzendu ditu bere ikerketa-lerroak. Era berean, unitate estruktural egokien autoelkarretaratzean oinarritutako material porotsuei buruzko ikerketan dihardu.[6]
Bereziki Ingurumenaren eta Energiaren arloan lortu ditu emaitzarik onenak: material mikroporosoak, supramolekularrak eta SOFC Pilak. Horiek, gainera, industrian, etxeetan eta mugitzen diren autoetan ere aplika daitezke. Material mikroporotsuak garatu dituzte. Material horiek egitura dinamikoa dute eta, horregatik, atomoekin esperimentatzeko aukera ematen dute. Poroak dituzte, eta poro horietan atomo txikiak (litioa edo sodioa, esate baterako) sartuz edo atereaz, materialen propietateak aldatzen dira. Horrenbestez, material jakin bat katalizatzaile moduan erabil daiteke, edo eroale bihurtu, energiaren eremuan erabiltzeko.[7]
Industria-sektorearekin lankidetzan, Acción Cenit enpresarekin (2007-2009) egoera solidoko erregai-pila baten eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetu zituzten. Batetik emaitzen iraunkortasuna, eta bestetik, kostuaren optimizazioa eta murrizketa dira ikerketa horien helburu nagusiak.[1]
Zientzia eta Teknologia Fakultateko (Geologia-EHU) X Izpien Difrakzioko Azpiegituraren arduraduna da, Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker-EHU) zuzendaria ere bai. [4]
UPV/EHUko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako (SGIker) zuzendaria izan da. Eta Madrileko Ebaluazio eta Prospektibako Agentzia Nazionaleko (ANEP) Zientzia eta Materialen Teknologiaren arloko koordinatzailea ere izan da.[8]
Euskarazko argitalpenak
- 2012: Metaloporfirinen MOF-ak: katalizatzaile naturalen biomimetismoan oinarritutako material molekularrak. Miren Gotzone Barandika Argoitia, Karmele Urtiaga Greaves, Maribel Arriortua Markaida, Arkaitz Fidalgo Marijuan, Begoña Bazán Blau, Luis Lezama Diago MU arg
- 2011: Maribel Arriortua: "Atomoa oso jostalaria da; batzuetan lortzen dugu kasu pixka bat egitea ere". Maribel Arriortua Markaida, Manex Urruzola Arrate ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
- 1996:Kristal molekularrak. Maribel Arriortua Markaida, Jose Luis Pizarro Sanz, Karmele Urtiaga Greaves EKAIA
- 1989: [Cu(PAPHI)X2] (X=N3, CN) konplexuen sintesia eta propietate espektroskopikoak. Maribel Arriortua Markaida, Jose Luis Mesa Rueda, Teofilo Rojo Aparicio ELHUYAR ald
- 1988:[Cu (PAPHI) I2]. H2O konplexuaren sintesia eta espektroskopi propietateak. Maribel Arriortua Markaida, Jose Luis Mesa Rueda, Teofilo Rojo Aparicio ELHUYAR ald
- 1980: Geologia orokorra: petrologia, kristalografia. Iñaki Antiguedad Auzmendi, Mertxe Antxia Muniozguren, Maribel Arriortua Markaida, Ana Ribera , Maripi Solbes UEU arg
Sariak eta errekonozimenduak
- 2019: UPV/EHUren omenaldia, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Zientzietako jakintza-arloan egindako lan akademikoa eta ikerketa-lana aitortzeko.[9]
- 2014: Eusko Jaurlaritzako zientzia-aholkularitzako batzordeko kide izendatu zuen, 2020ko horizontearekin Zientzia eta Teknologia Euskal Estrategia definitu zuen Batzorde hori.
- 2012: Zientzia, Arte eta Letren Akademia den Jakiundeko kide numerarioa izendatu zuten da 2012an
- Zientzialari onenak bereizteko balio duen Hirsch indizean 42 zenbakia du (h = 42).[10]
- 2010: Euskadi ikerkuntza Saria jaso zuen Zientzia eta Teknologiaren modalitatean.[11] 1996an sortu zen sari hau eta Arriortua da Zientzia eta Teknologiaren modalitatean saria irabazi duen emakume bakarra.[12]
Erreferentziak
- «ELHUYAR Basque Research - Albistea: Maria Isabel Arriortuak jaso du 2010eko Ikerkuntzako Euskadi saria» www.basqueresearch.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- «La catedrática de la UPV Isabel Arriortua, Premio Euskadi de Investigación» El Correo 2011-03-02.
- www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- Isabel Arriortua, 2010eko Ikerkuntzako Euskadi Saria.. Zientzia.eus Elhuyar.
- www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-15).
- Isabel Arriortua, 2010eko Ikerkuntzako Euskadi Saria.. Zientzia.eus Elhuyar.
- (DOC) Isabel Arriortua 2010ko Ikerkuntzako Euskadi Saria. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
- «UPV/EHUk bost emakume omendu ditu, irakaskuntzaren, ikerketaren eta zabalkundearen arloan egindako lanagatik - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- (Gaztelaniaz) «Personal» imacris-makrisi (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- (Gaztelaniaz) «Maria Isabel Arriortua Premio Euskadi de Investigación 2010 - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
- Isabel Arriortua, 2010eko Ikerkuntzako Euskadi Saria.. Zientzia.eus Elhuyar.