Mariano Salvador Maella
Mariano Salvador Maella (Valentzia, 1739ko abuztuaren 21a - Madril, 1819ko maiatzaren 10a) espainiar margolaria izan zen. Espainiako errege Karlos III.aren ganberako margolari izan zen. Mengs eskolaren jarraitzaile izan zen, eta fresko asko margotu zituen. Horien artean aipagarriak dira Madrilgo Errege Jauregikoak (Hércules entre la Virtud y el Vicio, La apoteosis de Adriano, La Asunción), Pradoko Museoan eta Aranjuezeko Casa del Labrador deituan daudenak. Erlijio gaieko lanen artean San Carlos Borromeo dando la comunión a los apestados de Milán da ezagunenetakoa. Erretratuak ere egin zituen, Carlos III eta Infanta Carlota Joaquina, besteak beste.
Mariano Salvador Maella | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valentzia, 1739ko abuztuaren 21a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1819ko maiatzaren 10a (79 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Mariano Maella | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Irakaslea(k) | Felipe de Castro (en) Anton Raphael Mengs | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria | ||
Lantokia(k) | Valentzia Erroma eta Madril | ||
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia | ||
Genero artistikoa | erretratua |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariano Salvador Maella |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.