Mariano Royo Ximenez
Mariano Royo Ximenez (Donostia, Gipuzkoa, 1949 – Iruñea, Nafarroa, 1985eko abenduaren 10a) margolaria izan zen. 15 urte zituenetik Iruñean bizi izan zen, eta hango Arte eta Lanbide eskolan sartu zen. Hasierako Nafarroako Jaialdien bultzatzaileetako bat izan zen, eta Pinturako Nazioarteko saria antolatu zuen jaialdien barnean. Erakusketa ugari egin zituen 1975-1985 urteetan. Iruñeko udaletxean, Nafarroako Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitzetan, eta Nafarroako Kutxarenean daude ikusgai Marianoren pinturak. Poblado de Santa Lucía film labur saritua ere (1978) hark egina zen.
Mariano Royo Ximenez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1949 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1985eko abenduaren 10a (35/36 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.