Mariano Gartzia Zalba
Mariano Gartzia Zalba (Agoitz, 1809ko uztailaren 26a – Iruñea, 1869ko otsailaren 2a) nafar musikari eta musikagile izan zen.
Mariano Gartzia Zalba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agoitz, 1809ko uztailaren 26a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1869ko otsailaren 5a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Iruñeko katedrala |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Julián Prieto (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, organista eta kapera-maisua |
Musika instrumentua | organoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Iruñeko katedraleko infantikoa, kantua eta solfeoa ikasi zituen Mateo Gimenez irakasle baxojolearekin, eta harmonia eta konposizioa Jose Gelbentzurekin. Aipatu katedraleko organista eta kaperako kidea, bere konposizioak, Hilarion Eslabaren esanetan, oso estimatuak izan ziren bere ideien argitasun eta sinpletasunagatik, bere egitura onagatik, bere exekuzioaren erraztasunagatik, eta batez ere bere gustu onarengatik.
Musika akademia bat sortu zuen, eta Iruñeko Udalak bere egin eta mantentzea erabaki zuenean, zuzendari izendatu zuen eta 6 000 erreal esleitu zizkion urtean. Egungo Joakin Maya Udal musika-eskola da.
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.