Mariano Aguilar Navarro
Mariano Aguilar Navarro (Madril, Espainia, 1916ko abuztuaren 19a - 1992ko apirilaren 8a) espainiar legelari, irakasle eta politikaria izan zen.
Mariano Aguilar Navarro | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Madril, 1916ko abuztuaren 19a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Madril, 1992ko apirilaren 8a (75 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Biografia
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta nazioarteko zuzenbidean espezializatu zen 1940an.
1948 eta 1960 bitartean Sevillako Unibertsitatean jardun zuen, irakasle gisa, Konplutentseko nazioarteko zuzenbide pribatuko katedra irabazi, eta Madrila betiko itzuli zen arte.
Elkarte demokrata-kristauetako kide izan zen. 1950eko hamarraldian, pentsaera sozio-kristaua berriztatzen lagundu zuen, eta hurrengo hamarraldian, Europako Mugimenduaren presidenteorde zela, Francoren aurkako ikasle-mugimenduen alde agertu zen. 1965ean, beste zenbait irakaslerekin batera (Tierno Galván, Montero Díaz, García Calvo eta J. L. López Aranguren), oposizio demokratikoari atxiki zitzaiolako, unibertsitatetik bidali zuten, bi urterako.
Ondoren, preso politikoen defentsarako talde juridikoak bultzatzeari ekin zion. 1977an Espainiako Alderdi Sozialistan sartu zen, eta senatari izatera iritsi zen, urte bereko hauteskundeetan. Kanpo Arazoetarako Batzordeko presidente izan zen. Urte hartan bertan, Zuzenbide Fakultateko dekano izendatu zuten Unibertsitate Konplutentsean Handik gutxira, osasun-arazoak zirela-eta politika utzi, eta 1982an erretiroa hartu zuen.
Idazlanak
Nazioarteko zuzenbideari buruzko zenbait lan eta artikulu idatzi zuen aldizkari espezializatuetan. Horrez gainera, Revista Española de Derecho Internacional aldizkariko zuzendaria izan zen, eta baita Cuadernos para el Diálogo frankismoaren aurkako aldizkariaren sortzaileetako bat ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.