Marianne Brandt
Marianne Brandt (Chemnitz, Alemania, 1893ko urriaren 1a – Kirchberg, Saxonia, 1983ko ekainaren 18a) pintorea, eskultorea, argazkilaria eta diseinugile industriala izan zen.
Marianne Brandt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chemnitz, 1893ko urriaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Kirchberg (en) , 1983ko ekainaren 18a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bauhaus |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, argazkilaria, margolaria, unibertsitateko irakaslea, industrial designer (en) , diseinatzailea eta artista |
Enplegatzailea(k) | Weißensee Academy of Art Berlin (en) |
Biografia
Marianne Liebe zeukan izena. 1911n pintura eta eskultura ikasten hasi zen Weimarreko Arte Ederren Goi Eskolan. Bere ikasketak amaitzean, denboraldi bat pasa zuen Norvegian, non Erik Brandt pintorearekin ezkondu zen (1935ean dibortziatu zen).
1923an, 30 urte zituenean, Weimarreko Bauhaus-en eman zuen izena. Metalen tailerrean sartzeko arazoak izan zituen hasieran, baina eguneroko objektuak errepresentatzeko zuen trebetasuna ikusi zutenean, Bauhauseko metalen tailerrean sartzea lortu zuen lehen emakumea izan zen (1924an). Hala ere, trabak aurkitzen jarraitu zuen: bere kideek beti uzten zizkioten lan gogaikarrienak; pixkanaka guztien errespetua irabazi zuen, produktuak errepresentatzeko Bauhausen joerak primeran jarraitzen baitzituen, "forma libreen" erabilera, esate baterako. Marianne Brandtek triangelua, zilindroa eta esfera erabiltzen zituen diseinuetan. 1924an diseinatu zuen bere kafe- eta te- joko ezagunean bezala (MT50-55a), metalurgia tailerrean egin zuen haren lehen diseinuetako bat izan zena eta zilarra, ebanoa eta kristala bezalako luxuzko materialekin egindako azkenetakoa.[1]
Beti diseinu industrialean aritu zen eta arlo horretan nabarmendu zen lehen emakumeetako bat izan zen. Erredukzionista kontsideratu ahal den teknika erabiltzen zuen Brandtek, metalezko objektu praktikoetako haren diseinuak nagusi ziren errepertorioan. Diseinu horietako asko, argi lanparak, hautsontziak eta etxeko beste objektu batzuk barne, gaur egun erabiltzen jarraitzen ditugu.
1928an ikastaroa amaitu zuenean, metalurgiako errektoreordearen kargua onartu zuen, eta Moholy-Nagy ordezkatu zuen. Lanparen fabrikatzaile enpresekin kolaborazio lanak antolatu zituen. Geroago beste lanpara batzuk diseinatu zituen beste diseinugile batzuekin, adibidez Kandem lanpara.
Walter Gropius-en arkitekturako estudioan lan egin zuen 1929an eta baita Ruppel etxean Gotha-n (azken honetan 1932raino).
Geroago pintura ikasi zuen eta hainbat institutuetan eta arte eskoletan irakatsi zuen.[2]
Argakigintzan eta fotomuntaian ere talentua erakutsi zuen eta izen ona lortu zuen. Haren lanetako batzuk New Yorkeko Moma museoan daude.
Kirchbergen hil zen, Saxonian, 89 urterekin.
Erreferentziak
- Esperón, José Luis. Tetera Marianne Brandt modelo MT 49. (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).
- Ferrero Valero, Sandra. La ingeniera que conquistó la Bauhaus, Marianne Brandt (1893-1983). (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).
Bibliografia
- Fiell, Charlotte & Peter (2001). El diseño industrial de la A a la Z. Köln: TASCHEN GmbH.