Marianne Beth

Marianne Beth (Viena, 1889ko martxoaren 6a New York, 1984ko abuztuaren 19a) austriar abokatu eta feminista judua izan zen.[1] 1921ean, zuzenbidean doktoratu zen lehen austriar emakumea izan zen.[2] 

Marianne Beth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarianne Weisl
JaiotzaViena, 1890eko martxoaren 6a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
HeriotzaNew York, 1984ko abuztuaren 19a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea Doktoretza : legal science (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jardueraklegelaria, abokatua, soziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Reed College (en) Itzuli

Biografia

Marianne Weisl izenarekin jaio zen Vienako familia burges batean. Aita abokatua zuen. 1906an Berlingo Karl Beth teologoarekin ezkondu zen eta judaismotik protestantismora bihurtu zen.

1908an erabaki zuen zuzenbidea ikasi nahi zuela, baina garai hartako emakumeei ez zitzaien uzten Vienako Zuzenbide Fakultatean sartzen. Beraz, lehenengo orientalismoa ikasi zuen; ekialdeko hizkuntzei buruzko doktoretza lortu zuen. 1919an Zuzenbide Fakultatean inskribatzeko arauak aldatu ziren. 1921 Vienako Fakultate Juridikoan zuzenbideko lehen doktore bihurtu zen. 1928tik aurrera abokatu lanetan aritu zen.

Emakumeen gaiei buruz maiz idatzi zuen, eta 1931ko Das Recht der Frau (Emakumaren eskubideak) legezko eskuliburua idatzi zuen. Austriako Emakumeen Erakundearen sortzaileetako bat izan zen.

Austriako emakumeen mugimenduko hainbat elkartetan parte hartu zuen, bereziki emakumeen berdintasun juridikoaren testuinguruan. Batez ere, balio iraunkorra dute 1925ean eta 1931n argitaratutako “Senar-emazteen Lege Berria” eta “Emakumearen Eskubideak” azterlanek. Gainera, Mariannek funtzio ugari bete zituen: adibidez, kreditu-institutu bat eta langile intelektualen kontseilu zentral bat eta amatasun-etxearen sorreran parte hartu zuen. 1930ean, erlijioaren psikologiaz ere arduratu zen Mariannek Kant saria jaso zuen sinesmenen psikologiari buruzko ikerketa batengatik. Lagun Elkarteko (kuakeroak) kide eta idazkari ere izan zen, Nazioarteko Abokatuen Elkarteko idazkari nagusi, Austriako Emakumeen Elkarteen Federazioko batzarrean eta Austriako Emakume Langileen Nazioarteko Elkarteko (Austriako adarra) kide eta idazkari, Austriako Emakumeen Elkarteko lehendakari eta Austriako Emakume Optimisten Elkarteko lehendakari.[3]

1938an Alemania naziak Austria (Anschluss) bereganatu zuenean, bere izena abokatuen erregistrotik ezabatu zen eta Bethek eta bere senarrak Estatu Batuetara emigratu zuten. 1939tik 1942ra, soziologia irakatsi zuen Reed Collegen, Portlanden, Oregonen.[4]

Sariak eta aintzatespenak

  • 1930ean, Kant saria jaso zuen sinesmenen psikologiari buruzko ikerketa batengatik.

Erreferentziak

  1. «Dr. jur. et phil. Marianne Beth» Sophie.
  2. Albisetti, James C., "Portia Ante Portas: Women and the Legal Profession in Europe, ca. 1870-1925," Journal of Social History, Vol. 33, No. 4 (Summer, 2000), pp. 825-857
  3. Hernández, Publicado por Hortensia. Marianne Beth abogada y feminista judía austriaca. (Noiz kontsultatua: 2022-10-11).
  4. Belzen, Jacob A., "A Political End to a Pioneering Career: Marianne Beth and the Psychology of Religion," Religions 2011, 2, pp.247-263.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.