Marianistak: Mariaren Lagunartea
Mariaren Lagunartea (latinez: Societas Mariae edo S.M.), arruntuki marianistak[1] deituak, kongregazio klerikal katolikoa da, Gilen Josef Chaminade apaiz frantziarrak 1817an sortua.
Marianistak: Mariaren Lagunartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erlijio-ordena |
Herrialdea | Italia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1817 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Hasieratik, fedean hezitzea da bere helburua, bitartekoak unibertsalizatuz, fede-komunitate seglarrak bultzatuz eta hezkuntza-eragileak eta misiolariak prestatuz. Laster inplikatzen dira lehen eta bigarren hezkuntzaren munduan. Lehenik Frantziako hego-mendebaldean (Bordele aldean) eta gero Alsazian. Laster hezkuntzari lotutako hiru lan hasiko dira: lan pedagogikoak eta hezkuntza-metodologiakoak argitaratzea, testuliburuak argitaratzea eta landa-eremuetako maisu-maistrak prestatzea. Azken proiektu hori Frantziako Irakasle Eskolen aurrekari bihurtu zen. Hezkuntzari eta pedagogiari eskainitako dedikazioak laster bihurtu zuen Mariaren Lagunartea fede-kulturaren elkarrizketa-munduko erakunde erlijioso katoliko ospetsuenetako bat. 1850ean fundatzailea hil zenean, Mariaren Lagunartea Frantziatik (Estatu Batuak, Suitza) kanpo hedatzen hasi zen, 1887an Espainiara iritsiz.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Laburtzapenak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |