Mariana Hargain
Mariana Hargain Etxepare (1860, Ezpeleta – 1925, Donapaleu) Lapurtar bertsolaria zen.[1]
Mariana Hargain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, 1860 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Donapaleu, 1925 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Bizitza
Ezpeletan sortua zen bat-bateko bertsularia eta bertsu jartzailea. Kanbon bizitu zen "Hegontoinia" baserrian[2] eta "Ipharagerrecoborda" etxean[3]. Espartingintzan eta laborantzan ari izanez.[4] 1891n ezkondua, seme baten ama zen. Hil zen Donapaleun 1925ean.
Kanbon agertu zen lehen aldiz plazan kantukide zituela D'Ibarrart, Laztiri eta Soule. Baina gehienetan kantukide zuen gazteago izanagatik Aña Debrua deitu emazte bertsularia. Arrakasta handia biltzen zuten bi andereek eta anitz galdetuak ziren.[5]
Bertso-sariketez bestalde Mariana Hargainek asko bat-bateko bertsu kantatu ditu ezteietan, bataioetan eta komunionetan.[1]
Bat-bateko bertso txapelketak
- Anton Abadiaren Lore Jokoetan
- Kanbon, 1888 : lehen sailkatua Piarres Ibarrart-ekin batera
- Martin Guilbeauren Euskal Bestetan
- Euskaltzaleen Biltzarraren sariketa
- Kanbo, 1907: hirugarren
Erreferentziak
- «Emaztea bertsularitzan» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- Beñat, Soulé. (2011). Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez. Euskaltzaleen Biltzarra ISBN 978-84-92413-93-5..
- (Frantsesez) Recueil de pièces basques en prose et en vers, envoyées aux concours annuels fondés par Antoine d’Abbadie (1854-1901). III. Années 1890-1901.. 1895 (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
- Abbadie d'Arrast, Marie d' (1835-1913) Auteur du texte. (1909). Causeries sur le pays basque : la femme et l'enfant / par Mme Charles d'Abbadie d'Arrast (echauzeco Andéria). F.-R. de Rudeval (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
- Mujika, Amagoia. (2018). «Mariana Hargain eta Aña Deabrua, XIX. mende amaieran plazaz plaza ibilitako bertso-bikotea» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Ehun eta zenbait urthe [Bertsoa / Mariana Hargain - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-14).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- "Bi emazte bertsolari Bilketa.eus atarian
- "Mariana Hargain eta Aña Deabrua, XIX. mende amaieran plazaz plaza ibilitako bertso-bikotea" Gaur8 2018/03/17
- "Bi emazte bertsolari, Marie d'Abbadie d'Arrast, 1896" - Bilketa.eus
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.