Mariana Etxegarai

Mariana Etxegarai Baraziart edo Aña Debrua (1873, Lekorne 1939, Hazparne) lapurtar bertsolaria izan zen.[1]

Mariana Etxegarai

Bizitza
JaiotzaLekorne, 1873
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaHazparne, 1939 (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Bizitza

Lekornen sortu zen 1873an, biziki gazte agertu zen Iparraldeko plazetan, bat-bateko bertso lehiaketetan.[2] 1894ko Kanboko Euskal bestetako lehiaketa irabazi eta, zenbait urtez bertsotan segitu zuen, maiz Mariana Hargainekin batera.

Joanes Inzabi Hazpandarrarekin ezkondu eta plazetan gutxiago hasi zen agertzen. Hazparneko Hazketa eta gero Peña auzoan bizi izan ziren. Sei seme-alaben amak zapatagintza eta ostalaritza zituen lanbide..1939an zendu zen, Hazparnen.[1]

Azpimarratzekoa bat-batean kantatu duela gehienik familietako ospakizunetan (eztei, bataio, komunione). Kantukide ukan ditu Petti hazpandarra baina gehien bat Mariana Hargain kanboarra.[1]

Bat-bateko bertso txapelketak

Kantu batzuk

  • Penako bi ahizpen kontuak[4]
  • Oraiko dama gaztiak[5]

Erreferentziak

  1. «Emaztea bertsularitzan» EKE (Noiz kontsultatua: 2024-01-13).
  2. Beñat, Soulé. (2011). Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez. Euskaltzaleen Biltzarra ISBN 978-84-92413-93-5..
  3. «Mariana Etxegarai "Aña Debrua" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  4. «Penako bi ahizpen kontuak [Bertsoa / Mariana Etxegarai "Aña Debrua" - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
  5. «Oraiko dama gaztiak [Bertsoa / Mariana Etxegarai "Aña Debrua" - Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea»] bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariana Etxegarai

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.