Marian Otxoa de Eribe
Marian Otxoa de Eribe (Bilbo, Bizkaia, 1964) Literatura doktorea, Errumanierazko idazleen itzultzailea da. Literatura horretan espezialista, gaztelaniazko itzultzaile nagusia da. Bere lanen artean garrantzi berezia dute Mircea Cărtărescuren obraren itzulpenek. Idazle errumaniar horren El ala derecha lanaren itzulpenarengatik 2023an Vanitiy Fair-ek sortu berri duen Openbank Literatuta sari berrien Itzulpen onenaren saria jaso zuen. [1]
Marian Otxoa de Eribe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errumaniera euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, irakaslea, itzultzailea eta literatura-kritikaria |
Biografia
Bilbon jaioa, Deustuko Unibertsitatean Filologia Hispanikoa ikasi zuen. Unibertsitate berean Literatura konparatuan doktoreago tesia aurkeztu zuen, La poesía de Whitman y los poetas sociales de postguerra. 1993ko azaroan, gaztelaniazko irakurle moduan Konstantzako Unibertsitatean (Errumanian) plaza bat eman zioten. Han errumaniera ikasi zuen. Berriro ere Bilbon, Bigarren Hezkuntzako Institutu batean lanean hasi zen. Errumanierazko itzultzaile bezala argitaletxe desberdinetan bere burua eskaini zuen. Lehenengo eskaintza Pre-Textos argitaletxearen Manuel Borrásek egin zion, Panait Istratiren bi eleberri gaztelaniera itzultzeko. Ondoren Impedimenta argitaletxearen Enrique Redelek Mircea Eliaderen eta Mihail Sebastianen lan batzuk eskaini zizkion itzultzeko. Dena dela, bere lan garrantzitsuena Mircea Cărtărescuren obraren itzulpena izan da.[2]
Itzulpen batzuk
- Panait Istrati: Kyra kyralina eta El tío Anghel.
- Mihail Sebastian: Mujeres.
- Mircea Eliade: La novela del adolescente miope eta Gaudeamus.
- Mircea Cărtărescu: El ruletista, Solenoide, El cuerpo
- Tatiana Țîbuleac: El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes.
- Gabriela Adameșteanu
- Mircea Cărtărescu: El ala derecha'
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Errazti, Izaskun. (2023-03-18). ««La traducción es música»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
- Alex Oviedo: "Traduzco prácticamente todos los días del año", Bilbao, 349 zk., 2019ko uztaila, "Pergola gehigarria", 3 or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Alex Oviedoren elkarrizketa Impedimenta webgunean.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa EITBko Iflandia saioan, 2019/05/16.