Marian Keyes

Marian Keyes (Limerick, Irlanda, 1963ko irailaren 10a) fikziozko idazle irlandarra da[1]. Bere eleberriez gain, ez-fikzioa sortzen du eta emakumeen literaturan egindako lanagatik da ezaguna batez ere. Bere idazkeraren zati handi bat familia bizitzari buruzkoa da[2].

Marian Keyes

Bizitza
JaiotzaLimerick, 1963ko irailaren 10a (60 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaDublingo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta legelari-poeta
Lantokia(k)Dún Laoghaire
Lan nabarmenak

mariankeyes.com
IMDB: nm0450826 Facebook: MarianKeyes Twitter: mariankeyes Instagram: marian_keyes Youtube: UCgSS21fnrqxVu8O-bau29pQ Edit the value on Wikidata

Atzerrian Watermelon, Lucy Sullivan Is Getting Married, Rachel's Holiday, Last Chance Saloon, Anybody Out There eta This Charming Man, liburuengatik, besteak beste, ezaguna egin da, alkoholismoa, depresioa, menpekotasuna, minbizia, atsekabea eta genero-indarkeria gaiak jorratuz[3]. 2017ko martxoan bere 12 nobelen 35 milioi ale baino gehiago salduak ziren, eta bere lanak 33 hizkuntzatara itzuliak[4]. Bere idazlanek Irish Popular Fiction Book (Irlandako Fikzio Liburu Herrikoia) eta Popular Non-Fiction Book of the Year (Urteko Ez-Fikzio Liburu Herrikoia) irabazi zituen Irish Book Awards sarietan.

Biografia

Keyes familia ugari batekoa da, anai-arreba askorekin[2]. Limericken jaioa eta Monkstownen (Dublin) hazitakoa, University College Dublinen lizentziatu zen Zuzenbidean. Ikasketak amaitu ondoren, Keyesek bulego lanetan aritu zen Londresera 1986an joan aurretik[5]. Garai horretan alkoholikoa bihurtu zen eta depresio-nahasmendu larria izan zuen. Suizidio saiakera bat eta ondorengo errehabilitazioa egin zituen 1995ean Dublingo Rutland zentroan.The Daily Telegraph egunkarian argitaratutako artikulu batean, Keyesek antsietatearekin, depresioarekin eta alkoholismoarekin zuen borroka oso gaztetatik nola hasi zen zehazten du[6].

Keyes ipuinak idazten hasi zen alkoholikoa zela. Rutland zentroan tratamendua egin ondoren, Londresera itzuli zen bere lanera eta Poolbeg Pressera bidali zituen ipuinak. Argitaletxeak nobela luzea aurkeztera animatu zuen eta Keyes Watermelon bere lehen liburuan hasi zen lanean. Nobela urte berean argitaratu zen. 1995az geroztik 17 nobela eta ez-fikzioko bost lan argitaratu ditu 2020rarte[7].

Keyesek argi eta garbi idatzi du bere depresioari buruz, lo egin, irakurri, idatzi edo hitz egin ezinik utzi zuenak. 2009an, Marianek depresio handiagoa izan zuen, eta edozein lan gelditu behar izan zuen. Denborarekin, pastelak labetzeak bizirauten laguntzen ziola konturatu zen, eta 2012an, errezeta eta autobiografia uztartzen dituen Saved by cakes argitaratu zuen[8][9].

Epe horrek lau urte inguru iraun zuen. Garai horretan Keyesek The Mystery of Mercy Close ere idatzi zuen, eleberri honetako heroiak depresioak eta suizidio saiakerekin Keyesek berak borrokatu zituenen antzeko borrokak bizitzen dituelarik[10]. Keyesek bere bizitzako aldi hau areago deskribatzen duen moduan: "Aldatutako errealitate batean egotea bezala zen. . . Beti malenkoniatsua eta tristura eta etsipenerako joera izan nuen, baina hau hondamendia eta imajinaezina zen"

2017ko martxoan, Keyes BBC Radio 4ren Desert Island Discs-era gonbidatua izan zen. Bere gogoko pista George Michaelen "You Have Been Loved" izan zen[11]. Bere buruko gaixotasunaren unean etengabeko suizidio gogoekin borrokatu zela agerian utzi zuen[4]. Ikuskizunean agertu zenean, Keyesek Kirsty Young aurkezleari esan zion depresioa tratatzeko ahalegin guztiak egin zituen arren, TKK (Terapia kognitibo-konduktualak), botikak, mindfulness, ospitaleratzea, dietak, besteak beste, azkenean sendatu zuenak denbora zela: "gaixotasun bat zen eta bere bidea egin zuen"[11].

Keyes Dún Laoghairen bizi da Tony Baines senarrarekin batera, 1997an Londresetik Irlandara itzuli ondoren. 

Estiloa

Bere eleberri asko komediak bezala ezagutzen diren arren, Keyesen bizipenetatik maiz ateratako gai ilunen inguruan dabiltza, besteak beste, familia-indarkeria, drogen gehiegikeria, buruko gaixotasunak, dibortzioa eta alkoholismoa. Keyesek feministatzat du bere burua, eta gai feministak islatzea aukeratu du bere liburu askotan[6].

Chick lit generoaren aitzindaritzat hartzen da; bere istorioak zoriontasun iraunkorra lortzeko oztopo ugari gainditzen dituen emakumezko pertsonaia sendo baten inguruan dabiltza normalean. Tonu baikorra eta amaiera itxaropentsua erabiltzeko erabakiari buruz, Keyesek honakoa esan du: "Oso iluna naiz, benetan malenkoniatsua. Baina beti erabili izan dut umorea bizirauteko mekanismo gisa. Niretzat idazten dut eta itxaropentsu sentitu behar naiz giza izaerarekiko. Beraz, inola ere ez dut amaiera ezezkor bat idatziko. Eta batzuetan gauzak ondo atera daitezkeela esatea ez da guztiz barregarria"[11]. 2014an Kanadako Chatelaine aldizkariak antolatutako egileari galdetu saio batean, "Chick lit" terminoari buruz nola sentitzen den galdetu ziotenean, Keyesek gutxietsia dela esan zuen. "'O, neska tuntunak, zuen arrosa eta oinetakoekin, nola gobernatuko duzue mundua?' esaten ariko balira bezala. Baina heldu ahala (jaja) konturatu naiz oso harro nagoela idazten dudanaz, eta badakit idazten ditudan liburuek zoriona eta kontsolamendua dakartela jendearengana"[12]. Hala ere, bere miresleek ere, emakumeek beraiek, bere idazkera chick-lit-tzat hartzen dute[13]. 2020ko abuztuan Edinburgheko Liburu Jaialdian egin zen ekitaldi batean, Keyesek, chick lit hitza arbuiatu zuen, mespretxuzkoa eta sexista izateagatik, antzeko fikzioa idazten duten gizonak ez baitira "Dick lit" bezala deskribatzen[14].

Keyesen dohaina, gai zailak jorratzeko eta alde guztietako emakumeentzat identifikagarriak egiteko, kalitatea edo kontuz ibiltzea sakrifikatu gabe, bere kideek aintzatetsi dute. The Irish Times-i beste irlandar egile batek esan zion bezala: "Opari arraroa da... Gai serioei buruz hain barregarri eta hunkigarri idazten duen burura datorkidan beste idazle bakarra Sue Townsend berantiarra izan zen."[10]

Irudia

2014an, Keyes Marian Finucaneren RTÉ One saioan agertu ondoren, Finucanek "kartoizko kutxa baten errukia eta enpatia" zuela esan zien Twitterreko jarraitzaileei. "Amak ere hitz txar bat deitu zion." [15]

2015ean, Keyesi berari enpatia falta leporatu zioten, Leitrim eta Roscommon konderrietako jendea iraindu eta gero, ezkontzeko erreferendumean hauteskundeak zenbatu zituzten gauean. Berak bere jatorrizko iruzkina ezabatu zuen, "barre merke baterako" egina izan zela onartuz[16].

2017ko martxoan Desert Island Discsen agertu zenean, Keyesek aurkezleari esan zion: "emakumeek ahalduntzaile edo baliotsu aurkitzen dutena gizonek merezi duena uste dutena baino gutxiago balio duela pentsatzera baldintzatzean, emakumeak parekidetasunera iristea galarazten dute eta gizonen eta emakumeen arteko botere eta diruaren genero-arrakala gizonezkoen alde mantentzen da"[11].

2017an The Irish Times egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Keyesek esan zuen susmatzen zuela "genero isuri" bat zegoela jokoan emakumezko idazleen errekonozimenduaren inguruan. Arrakasta eta aintzatespena izan arren, arrakasta komertzial gutxiago zuten gizonezko idazleek begirune handiagoa zutela esan zuen, eta horrek adierazten du gehien saltzen den idazkia dela idatzirik onena. "Gogoratzen duzu 90eko hamarkadaren hasieran, Cathy Kelly, Sheila o 'Flanagan eta Cecelia Ahern bezalako irlandar idazle askok mundu osoan saltzen zutenean? Ez dut uste hori behar beste ospatu zenik". "Bere buruari galdezka" jarraitu zuen (bere hitzetan), "Adin bereko irlandar gazte talde bat kantitate handitan saltzen aritu izan balitz", berak planteatutako galdera zuzenean ikuspuntu bihurtu aurretik: "Benetan uste dut ez zirela oharkabean pasatuko"[10].

Ez du uste geneek zeresana dutenik norberaren osaera edo portaera zehazteko, eta 2020an elkarrizketatzaile bati esan zion "inor ez da modu jakin batean jaiotzen, jendeak ikasi egiten du"[2].

Keyesek bere burua sexista dela aitortu du, eta bere apaletan emakumeek idatzitako liburuak baino ez dituela onartuko azaldu du, eta inoiz ez duela gizonen lana irakurtzen, berak dioenez, "ez du merezi irakurtzea"[17][18][19].

Bibliografia

Fikzioa

  • Watermelon (1995) (Claire Walsh)
  • Lucy Sullivan Is Getting Married (1996)
  • Rachel's Holiday (1998) (Rachel Walsh)
  • Last Chance Saloon (1999)
  • Sushi for Beginners (2000)
  • No Dress Rehearsal (2000)
  • Angels (2002) (Maggie Walsh)
  • The Other Side of the Story (2004)
  • Nothing Bad ever Happens in Tiffany's (2005)
  • Anybody Out There? (2006) (Anna Walsh)
  • This Charming Man (2008)
  • The Brightest Star in the Sky (2009)
  • Mammy Walsh's A–Z of the Walsh Family: An e-book Short (2012)
  • The Mystery of Mercy Close (2012) (Helen Walsh)
  • The Woman Who Stole My Life (2014)
  • The Break (September 2017)
  • Grown Ups (2020)

Ez fikzioa

  • Under the Duvet (2001)
  • Further under the Duvet (2005)
  • Cracks In My Foundation. Non: Damage Control – Women on the Therapists, Beauticians, and Trainers Who Navigate Their Bodies Emma Forrest (2007)
  • Saved by Cake (2012)
  • Making It Up As I Go Along (2016)

Zinemarako eta telebistarako egokitzapenak

  • Lucy Sullivan Is Getting Married (1999/2000)
  • Watermelon (2003)
  • Au Secours J'ai Trente Ans (2004).
  • A Woman's Right to Shoes (2017)[20]

Sariak

  • 2009 - Irish Book Awards ; Irlandar Fikzio Liburu Herrikoiaren irabazlea This Charming Man lanerako.
  • 2016 - Irish Book Awards ; Irlandar Ez-Fikzio Liburu Herrikoiaren irabazlea Making Up Up I Go Along lanerako.

Erreferentziak

  1. Congress, The Library of. «LC Linked Data Service: Authorities and Vocabularies (Library of Congress)» id.loc.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  2. (Ingelesez) «Best-selling author Marian Keyes on diets, sexism and being inspired by Gen Z» inews.co.uk 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  3. (Ingelesez) «Marian Keyes ready to tackle domestic violence» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  4. (Ingelesez) «Novelist Marian Keyes reveals fight against constant 'suicidal impulses'» the Guardian 2017-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  5. (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Marian Keyes: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  6. (Ingelesez) Fox-Leonard, Boudicca. (2017-09-09). «Marian Keyes: 'As a child I was scared I would become an alcoholic'» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  7. «Curtis Brown» www.curtisbrown.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  8. «Marian Keyes to write cookery for MJ spring list | The Bookseller» www.thebookseller.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  9. «Marian Keyes» www.rnovelaromantica.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  10. (Ingelesez) Ingle, Róisín. «Marian Keyes: ‘There’s an awful lot of riding in my book’» The Irish Times (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  11. www.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  12. «Marian Keyes on "chick lit" and balancing humour and sorrow» www.chatelaine.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  13. (Ingelesez) «Amal Awad: 'Arab women have traditionally been written about in a very patronising way'» the Guardian 2017-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  14. (Ingelesez) «Watch free online: Marian Keyes: Family Matters» www.edbookfest.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  15. (Ingelesez) «Watch free online: Marian Keyes: Family Matters» www.edbookfest.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  16. (Ingelesez) «Marian Keyes admits she went for 'cheap laugh' with 'offensive' tweet about Roscommon/South Leitrim vote in marriage referendum» independent (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  17. (Ingelesez) «Marian Keyes is right: books by male authors are overrated | Suzanne Moore» the Guardian 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  18. (Ingelesez) «'I'm being sexist because I'm tired with the other kind of sexism' - Keyes gives up on male authors» independent (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  19. (Ingelesez) Letters. (2020-02-12). «The fiction that male authors aren’t worth reading | Letter» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).
  20. «Marian Keyes» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-12-08).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.