Mariama Bâ
Mariama Bâ (Dakar, Senegal, 1929ko apirilaren 17a - 1981eko abuztuaren 17a) senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista izan zen. Bere lanean kritikatu egin zituen, bereziki, Afrikako tradizioengatik, gizon eta emakumeen artean zeuden desberdintasunak.
Mariama Bâ | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dakar, 1929ko apirilaren 17a | ||
Herrialdea | Senegal | ||
Heriotza | Dakar, 1981eko abuztuaren 17a (52 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||
Familia | |||
Aita | Amadou Bâ | ||
Ezkontidea(k) | Obèye Diop (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | École normale de Rufisque (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama |
Biografia
Dakar, Senegalen jaio 1929an, familia aberats batean. Aita, Amadou Bâ, funtzionario publikoa izan zen. 1957an berriz, ministroa Senegalgo lehen gobernuan
Amaren heriotza goiztiarraren ondoren, aiton-amonek hazi zuten Mariama musulman giro tradizional batean. Horren ondorioz, txiki-txikitatik kritiko agertu zen emakumea jaiotzeagatik diskriminatzen zuen sistemarekin, eta borrokatu egin behar izan zuen ukatzen zitzaion hezkuntza lortzeko, aitona-amonek ez baitzuten uste emakume batek hezkuntza jaso behar zuenik.[1]
Frantses ikastetxean ikasi zuen eta bertan nabarmendu egin zen bere emaitzengatik. 14 urte zituela lehen hezkuntza amaitu ondoren, 1943an École normale de Rufisquen ikasi zuen, bertan, 1947an lehen hezkuntzako titulua lortu zuen.[2] Hamabi urtez irakasle jardun zuen eta, ondoren, Osasun Hezkuntzako Eskualdeko Ikuskaritzan lan egitea eskatu zuen.
Familia
Bassirou Ndiaye bere lehen senarrarekin hiru alaba izan zituen, eta bigarren ezkontzatik, Ablaye Ndiayerekin, alaba bat; bere hirugarren senarra, Obèye Diop diputatu eta ministroarekin bost seme-alaba izan zituen eta dibortziatu egin zen. Ezkontza esperientzien ondorioz, Mariama Bâ emakume elkarte askorekin aritu zen hezkuntza eta emakumeen eskubideen defentsan. Horretarako, hitzaldiak eman eta artikuluak argitaratu zituen tokiko prentsan.
Idazle ibilbidea
1979an, Afrikako Edizio Berrietan argitaratu zuen "Une si longue lettre" nobela, bertan, Ramatoulaye alargun senegaldarraren eta bere lagun onenaren, Aïssatou dibortziatuaren, konfidentzialtasunak jorratzen ditu.[3] Liburu honek tradizio sozial eta erlijiosoen aurrean sortzen ari den Afrikako anbizio feminista erakusten du.
Argitaratu bezain laster, kritika eta publiko aldetiko arrakasta handia izan zuen eleberriak. Frankfurteko Liburu Azokan Norma saria irabazi zuen 1980an. Emakumeen eskubideak ere sustatu zituen, batez ere ezkondutako emakumeenak. Hitzaldiak eman eta emakumezkoen bizitzari buruzko artikuluak idatzi zituen, batez ere bizitza desorekatua zutenenak.
Heriotza
Minbizi baten ondoren hil zen, bere bigarren eleberria, Le Chant écarlate, kaleratu baino lehen. Eleberri honetan senegaldar baten eta frantziar baten arteko ezkontza misto baten porrota kontatzen du, senarraren berekoikeriaren eta ezberdintasun kulturalen ondorioa.
Afrikako kultura tradizionalaren kritikak
Bere obrek, nagusiki, bere inguru hurbileko eta, oro har, Afrikako baldintza sozialak islatzen dituzte, baita hortik sortutako arazoak ere: poligamia, kastak, emakumeen esplotazioa lehen eleberrian. Bigarrenean berriz, familiaren aurkakotasuna, kultur ingurune berrira egokitzeko gaitasun falta, edota arraza ezberdinetakoen arteko ezkontzak.
Lana
Aitortzak
- Goreeko institutu batek, Mariama Bâ hezkuntza etxea, du izena.
Bibliografia
- Faustine Boateng, At the Crossroads: Adolescence in the Novels of Mariama Bâ , Aminata Sow Fall, Ken Bugul eta Khadi Fall, Howard Unibertsitatea, 1995eko iraila
- Susan Stringer, « Cultural Conflict in the Novels of Two African Writers, Mariama Ba and Aminata Sow Fall » A Scholarly Journal on Black Women, 1988, gehigarria or. 36-41
- Dorothy Davis Wills, "Economic Violence in Postcolonial Senegal: Noisy Silence in Novels by Mariama Ba and Aminata Sow Fall", dans Violence, Silence and Anger: Women's Writing as Transgression, Charlottesville, Virginia Press University, 1995, p. 158-71
Erreferentziak
- «Mariama Bâ | Casa África» www.casafrica.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- (Gaztelaniaz) «Mi carta más larga – Mariama Bâ» Literafricas 2014-07-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- (Ingelesez) Vanguard, The Patriotic. (2018-12-21). «Profile: Senegalese Writer Mariama Ba» The Patriotic Vanguard (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
- Ezkerra, Estibalitz. «Pentsatu eta idatzi egiten diren gauzak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-11).
Kanpo estekak
- Armiarma. Euskara ekarriak. Gutun hain luzea. Itzul. Iokin Otaegi
- Biografia (frantsesez)
- Mariama Bâ (1929-1981) (ingelesez)