Mariam Bilbatua

Mariam Bilbatua Perez (Getxo, Bizkaia, 1950eko uztailaren 1a) unibertsitate irakaslea izan da. Durangoko zinegotzia izan zen 2019tik 2023ra EH Bildu koaliziotik. Herri mugimenduetan kide aktiboa, Berbaron zein Saren.

Mariam Bilbatua

Bizitza
JaiotzaGetxo, 1950eko uztailaren 1a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
UNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, politikaria eta aktibista
Enplegatzailea(k)Mondragon Unibertsitatea

Inguma: mariam-bilbatua-perez

Biografia

Mariam Getxon jaio bazen ere, Durangon bizi da aspalditik eta herri mugimenduetan partaide aktiboa da.

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Politika Zientzietan (Zientzia Sozialen alorrean) lizentziatu zen eta UNEDen Hezkuntza Zientzietan. Bere doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatean Hezkuntza Zientzietan.

Ibilbide profesionala

    Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Irakaskuntza eta Ikaskuntza Prozesuak Sailean irakaslea izan zen, baita Berrimet Masterraren Koordinatzailea: Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen berrikuntza” eta “ Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak berritzeko proposamenen diseinua eta garapena” izenekoan.

    1995ean Hik Hasi aldizkari pedagogikoaren sorreran parte hartu zuen.

    Berrikuntza Didaktiko metodologiko alorrean ERKIDE kooperatibek bultzatutako IKASKIDE taldeak proiektuaren koordinatzailea zen. Irakaste ikaste prozesuen Berrikuntza Proiektuetan aholkularitza lanetan aritu da azken urteetan.

    Zenbait euskara elkartetan aritu da. Durangoko Berbaro elkartearen sortzaileetako bat da. Euskal eskolaren aldeko hainbat ekimenetan parte hartu izan du.

    Ibilbide politikoa

    2012ko Euskal Erkidegoko hauteskundeetan parte hartu zuen Laura Mintegiren zerrendan eta bere asmoak azaltzeko agerraldia egin zuen Durangon.[1]

    HUHEZIko Unibertsitateko irakasleak, agerraldia egin zuen aipatutako batzordearen aurrean, hezkuntza-kalitatea hobetzeko lege organikoaren proiektuari buruzko informazioa emateko (219/000399). Hezkuntza eta Kirol Batzordean esku hartzea 2013/07/16an.[2]

    PPk ETAko familien bozeramaileari planto egin dio Kongresuan Miércoles 17/07/2013. "Aditu gisa etorri naiz LOMCEri buruz hitz egitera, eta ez naiz polemika artifizialetan sartuko", adierazi du Bilbatuak, agerraldia egin baino pixka bat lehenago, ELMUNDO.es. "Nire ibilbidea publikoki aitortua da Euskal Herrian, bai maila akademikoan, bai gizarte mailan".[3]

    2019ko Durangoko udal hauteskundeetan Bildu alderdiko zerrendan aurkeztu zen eta geroztik zinegotzia da.[4]

    Argitalpenak

    • 1985ean Jakingarriak aldizkaria Mondragon unibertsitateko  Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak argitaratu zuen. Sortzaileak Nerea Alzola Maiztegi eta Mariam Bilbatua irakasleek izan ziren.[5]
    • 2000. urtean euskara irakasteko metodologiaren bilakaera liburua argitaratu zuen non  eskola-testuinguruetako L2 euskararen irakaskuntzaren ikuspegien bilakaera aztertzen da.[6]
    • Leer y escribir desde la educación infantil y primaria Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak argitaratutako liburuan Bilbatuak ekarpena egin zuen (2004).[7]
    • 2006an Educatio Siglo XXI  aldizkarian (Murtziako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko argitalpena)” Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko maisu-titulua: Hezkuntza berriztatzeko prozesua” lana argitaratu zuen. Lan hau María Pilar Sagasta Errastirekin idatzi zuen.[8]
    • 2006tik 2009ra Bartzelonako unibertsitateak  APLE Hizkuntza idatzia ikasteko baldintzak    proiektu bat garatu zuen eta horretarako Mariam Bilbatuak hainbat material sortu zuen.[9]
    •  Motxiladun Haurren Hezkuntza beharrei aurre egiteko tresna , unitate didaktikoa. Esti Amenabarrekin elkar-lanean (2019).[10]
      INGUMAREN barruan,2012an “Hizkuntzaren jabetzaz (0-6)” liburuaren atal batean  “hizkuntza idatziaren ikaskuntza haur hezkuntzan: sekuentzia didaktiko baten proposamena” txostena argitaratu zuen beste autore batzuekin batera (Idurre Alonso Amezua eta Diego Egizabal Ollokiegi).[11]
    • Pages 57-71 | Published online: 23 Jan 2014  2014ko urtarrilean “Proyectos, géneros textuales y modos de intervención en cada ciclo de educación primaria. Una experiencia en modelos de inmersión” artikuloa argitaratu zuen.[12]
    • Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkarian  2018an 29. Alean beste autore batzukin batera artikulo batzuk argitaratu zituen.[13][14]

    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) «Mariam Bilbatua y Julen Arzuaga participan mañana en una mesa redonda en Durango» durangon.com 2012-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
    2. ISBN http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso/Iniciativas?_piref73_2148295_73_1335437_1335437.next_page=/wc/servidorCGI&CMD=VERLST&BASE=IT10&FMT=INTTXDSS.fmt&DOCS=1-1&DOCORDER=FIFO&OPDEF=ADJ&QUERY=(219%2F000399*.EXPE.)..
    3. (Gaztelaniaz) Internet, Unidad Editorial. «El PP planta a la portavoz de las familias de ETA en el Congreso» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
    4. (Gaztelaniaz) «Las caras y nombres de EH Bildu para la candidatura de Durango» durangon.com 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-25).
    5. «Jakingarriak» Mondragon Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
    6. (Gaztelaniaz) «Euskara irakasteko metodologiaren bilakaera» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
    7. Agirre, Nerea; Lejardi, Ahots; Martinez, Agurtzane; Lopez de Arana, Elena; Bilbatua, Mariam. (2018-03-22). «Hausnarketa partekatuan oinarritutako praktikak: egoera errealen azterketa irakasleen prestakuntzako practicumean» Tantak 29 (2): 47–67.  doi:10.1387/tantak.17666. ISSN 0214-9753. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
    8. (Gaztelaniaz) Errasti, María Pilar Sagasta; Pérez, Mariam Bilbatua. (2006). «La titulación de maestro en la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de la Universidad de Mondragón: proceso de innovación educativa.» Educatio Siglo XXI 24: 77–96. ISSN 1989-466X. (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
    9. «Mariam Bilbatua Pérez | APLE - Condiciones de aprendizaje de la lengua escrita» stel.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2021-02-26).
    10. ISBN DONOSTIA|19/11/2019|https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20191119/las-necesidades-educativas-de-los-ninos-y-ninas-de-la-mochila-a-examenIMANOL INTZIARTE|DONOSTIA|19/11/2019..
    11. «Mariam Bilbatua Perez :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
    12. «Libros recibidos» Infancia y Aprendizaje 22 (86): 119–119. 1999-01  doi:10.1174/02103709960293874. ISSN 0210-3702. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
    13. Cuesta, Amaia; Arrue, Marta. (2020-01-10). «Gidatutako Unibertsitate Debatea: erizain gaitasunak trebatzeko hezkuntza metodologia aktiboa» EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria  doi:10.1387/ekaia.21186. ISSN 2444-3255. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
    14. Bilbatua, Mariam; Arregi, Xabier; Ozaeta, Arantza. (2007). Eleketan ari 1: Lehen Hezkuntza, Lehen Zikloa. Proposamen didaktikoa. Anaya Haritza (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.