Maria Urcelay
Maria Urcelay Eguia[1] (Legazpi, Gipuzkoa, 1977ko irailaren 28a) euskal herritar aktorea da. Bilbon bizi da, eta besteak beste ETB 1eko Eskamak kentzen telesailean Itziar Esnaolaren rola jokatzeagatik da ezaguna.[2] Bilboko Totum antzerki taldearen zuzendaria da.[3]
Maria Urcelay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1977ko irailaren 28a (46 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lanak
Telebista
- Eskamak kentzen. 2016.
- ETB 3 Jaia (erreportari bezala). 2015.
- El precio de la libertad (TV movie). 2011.
- La ventanilla. 2010.
- Airean. 2010.
- Goenkale. 2008.
Zinema
- Camera obscura. 2011.
- Izarren argia. 2009.
- Pagafantas. 2008.
Erreferentziak
- Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Urtzelai Egia onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Maria Urcelay Itziar izango da 'Eskamak Kentzen' telesailean», EITB.eus, 2016-02-12.
- (Gaztelaniaz) «"Mujeres en escena": Teatro, ilusión y empoderamiento femenino», Gara, 2013-02-01.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.