Maria Unzueta
Maria Unzueta Etxebarria (Eibar, 1878ko irailaren 13a - Acapulco, 1948ko otsailaren 18a), euskal emakume pilotaria izan zen, ezagutzen den lehenengo emakume puntista, alegia.[1]
Maria Unzueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1878ko irailaren 13a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Acapulco, 1948ko otsailaren 18a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Biografia
Maria Unzueta Etxebarria Gipuzkoako Eibarren jaio zen, 1883an. [2] Aitak Bilboko "La Amistad pilotalekua" ren ardura hartu zuen, eta ondorioz, familia osoa, gurasoak eta hiru neba-arrebak (Kleto, Zezilio eta Felipe), Bilbora bizitzera joan ziren. Mariak txikitatik ezagutu zuen, beraz, pilotaren mundua. Txikitatik hasi zen kirola praktikatzen, hala, bere zaletasunak zesta puntara eraman zuen. Hamabost urte zituenean, haren aitak Euskalduna pilotalekua ren ardura izan zuen, horrela, pilotari profesionalekin entrenatzen hasteko aukera izan zuen. Haren neba bat Madrilgo Empresa del Frontón Centralek kontratatu zuen eta Maria harekin joan zen Madrilera. Han ere jokatzen jarraitu zuen. gauzak horrela, Luziano Berriatua enpresa-gizonak ikusi eta kontratatu nahi izan zuen, nebarekin batera bikotea egiteko. Mariaren aita ez zegoen ados eta ezezko borobila eman zion, neskaren kirol ibilbidea moztuz.
Maria inoiz ez zen profesional moduan aritu pilota munduan. Urte haietan Juanito Madariaga pilotaria ezagutu zuen eta maitemindu zen baina, zoritxarrez, partidu batean pilota batek buruan jo zuen eta bertan hil zen.
1904an, 26 urterekin, ezkondu eta Eibarrera joan zen bizitzera. Hiri horretan aitak Astelena pilotalekua eta Olabeagako Trinketa kudeatzen zituen. Eibarren soinekogintza akademia antolatu zuen. 1936, alargun gelditu ostean, gerratik ihesean, 1937an Mexikora joan zen. Ipar Amerikako estatuan martxoaren 11n turista gisa sartu zen. Aurretik Mexikon Felipe eta Zezilio nebak bizi ziren, biak ala biak pilotariak. Haiekin batera Acapulcon bizi zen. Han jarraitu zuen hil arte, 1948ko otsailaren 18an.
Erreferentziak
- http://www.euskomedia.org/aunamendi/138177 Auñamendi Entziklopedia.
- ref http://pares.mcu.es/MovimientosMigratorios/detalle.form?nid=33575
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Eibartar bat lehenengo emakume puntista, Mugalari Kulturan, Patxi Rodríguezen artikulua.