Maria Ulianova

Maria Ilinitxna Ulianova[1] (errusieraz: Мари́я Ильи́нична Улья́нова; Simbirsk, 1878ko otsailaren 18agreg./otsailaren 6ajul. - Mosku, 1937ko ekainaren 12a) errusiar militante boltxebikea izan zen; Vladimir Leninen arreba gazteena[2].

Maria Ulianova

Bizitza
JaiotzaUlianovsk, 1878ko otsailaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
BizilekuaSamara
Suitza
Paris
Zelenogorsk (en) Itzuli
Ulianovsk
Mosku
Brusela
San Petersburgo
Mosku
HeriotzaMosku, 1937ko ekainaren 12a (59 urte)
Hobiratze lekuaKremlingo harresiko nekropolia
Donskoy crematorium (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ateroesklerosia
Familia
AitaIlya Ulyanov
AmaMaria Aleksandrovna Blank
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, iraultzailea, irakaslea, editore-laguntzailea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Iskra (en) Itzuli  (1900 -
Secretariat of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union (en) Itzuli  (1903 -
Pravda  (1917 -  1929)
Rabkrin (en) Itzuli  (1935 -
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala  (1935 -
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Sobietar Batasuneko Batzorde Betearazle Zentrala
Rabkrin (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Control Commission of the Communist Party of the Soviet Union (en) Itzuli

Find a Grave: 28295235 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gaztetako protestak zirela eta, 1895an Bestuzheveko goi-mailako ikasketen ikastetxe batean ez zuten onartu, eta Moskun ikasi behar izan zuen. 1898an Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren kide egin zen. 1900tik aurrera, Iskra aldizkarian lanean ibili zen; Nizhni Novgorod, Saratov, Mosku, Kiev, Samara eta San Petersburgo hirietan lan iraultzailea burutu zuen[2].

1903an boltxebikeekin lerratu zen, eta Alderdi Boltxebikearen idazkaritzan lan egin zuen. Urte horietan hainbat aldiz atxilotu zuten: 1899an Nizhni Novgorod hirira deportatu zuten, 1901an Samara hirira deportatua zuten, 1904an eta 1908an. 1904 eta 1905 artean Suitzan egon zen erbestean. 1908an, berriz, joan zen erbestera, Frantziara, non Sorbonako Unibertsitatean frantses Filologia ikasi zuen. 1910ean, Errusiar Inperioara bueltatu zen, hain zuzen ere, Finlandiako Terijoki hirira. 1912an, bosgarren aldiz atxilotu eta Vologda probintziara deportatu zuten eta 1915an aske utzi zuten. Erbestealdi honetan, Vologda probintziako boltxebikeen buru izan zen. 1917. urtera arte, Alderdi Boltxebikearen barne-antolakuntza departamenduan ibili zen[2].

1917ko martxotik 1929ran Pravda egunkariaren erredakzioan lan egin zuen. 1925tik 1934ra Alderdi Boltxebikearen Kontrol Komisioko kide izan zen eta 1932 eta 1934 artean Kontrol Komisioaren Lehendakaritzaren parte. 1935tik aurrera, Sobieten Komite Exekutibo Zentralaren kide moduan aukeratu zuten. 1935an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Komite Zentralerako aukeratu zuten. 1937an hil zen[2].

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.