Maria Teresa Borboikoa (1791-1794)
Maria Teresa Felipina Borboikoa (Aranjuez, 1791ko otsailaren 16an — El Escorial, 1794ko azaroaren 2an) Espainiako infanta izan zen.
Maria Teresa Borboikoa (1791-1794) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aranjuezko errege jauregia, 1791ko otsailaren 16a |
Heriotza | 1794ko azaroaren 2a (3 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo de El Escorial monasterioa |
Familia | |
Aita | Karlos IV.a Espainiakoa |
Ama | Maria Luisa Parmakoa |
Leinua | Borboi leinua |
Jarduerak |
Bizitza
Aranjuezko errege jauregian jaio zen. Gurasoak Karlos IV.a Borboikoa eta Maria Luisa Parmakoa izan ziren. Infantaren bi inudeen senar eta ondorengoei noblezia pribilegioa eman zien Karlos IV.ak[1].
Ministro eta handikien aurrean aurkeztu zen. Antonio Sentmenat y Cartella kardinalak bataiatu zuen, eta Fernando printzea (geroago Fernando VII.a Borboikoa) aitabitxi izan zen, erreginaren anaia, Fernando I.a dukea ordezkatuz[2].
Maria Luisa Erreginaren Ordena eman zioten, denbora gutxi lehenago ezarritakoa[1].
Baztangak jota hil zen 1794ko azaroaren 2an, hiru urte zituela[1]. El Escorial monasterioko panteoian lurperatu zen[3].
Maria Teresaren heriotza Balmis espedizioaren ezinbesteko baldintza bat izan zen[4].
Genealogia
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Mateos Sáinz de Medrano, Ricardo. María Teresa Felipina de Borbón y Borbón. Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- (Gaztelaniaz) Ballesteros Robles, Luis. (1912). Diccionario biográfico matritense. Madrid: Ajuntament de Madrid, 87 or..
- (Gaztelaniaz) Quevedo, José. (1849). Historia del Real Monasterio de San Lorenzo, llamado comunmente del Escorial, desde su origen y fundación hasta fin del año 1848. Madrid: Establecimiento Tipográfico de Mellado, 370 or..
- (Gaztelaniaz) Rodríguez González, Agustín Ramón. (2021). La vuelta al mundo de la vacuna: la expedición Balmis. Fundación Universitaria San Pablo CEU, 10 or. ISBN 841846321X..